[itzul] Lekutu

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
Ast, Aza 12, 09:38:59, CET 2009


Ni Lesakan bizi naiz eta gauza bitxia gertatu zait nire ingurukoei "lekutu"ri buruz galdetu diedanean.

Batek esan zidan lekutu "laketu"ren antzekoa zela, baina beste batek esan zidan etxean ez duela behin ere aditz hori aditu; hala ere, bigarren horren senarra Malerrakoa da eta hark Hiztegi
Batuan jasotzen duen adiera horrekin erabiltzen omen du.

Amaia



________________________________
De: "Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org" <Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: jue,12 noviembre, 2009 09:08
Asunto: Re: [itzul] Lekutu


Esango nuke Alfontsok emandako zerrendan "lekutu"-ren bat edo beste
"laketu"-ren ordez dagoela. Hau da, baliteke Eduardo Gil Beraren "arrotza
lekutu zitzaigun" hori, testuingurua jakin gabe ere, "arrotza laketu
zitzaigun"-en ordez egotea, erran molde ezagunagoa baita Nafarroan.

Hiperzuzenketa? Editorearen esku luze(egi)a?...






Euskararen Udal Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net


      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago