[itzul] Lekutu eta Laketu ez dira sinonimoak, antonimoak baizik

AINARA MAIA a.maya a bildua clientes.euskaltel.es
Ast, Aza 12, 10:53:14, CET 2009


LAKETU eta LEKUTU antonimoak dira, eta bi aditzak Baztanen erabiltzen dira usu:

Laketu:  toki batera egokitu, moldatu
Lekutu: toki batetik joan, aldegin

Malerrekan ere adiera horretan erabiltzen dute LEKUTU.

Eta Bortzirietan, nik dakidala,  LEKUTU bederen zentzu horretan erabiltzen dute, toki batera egokitzea edo moldatzea.

BESARKADA BAT ETA MUXU ZAPARRADA TXEKIATIK
Ainara


----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
Data: 2009(e)ko Azaroak 12(a), Osteguna, 9:40 am
Gaia: Re: [itzul] Lekutu
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>

> Ni Lesakan bizi naiz eta gauza bitxia gertatu zait nire 
> ingurukoei "lekutu"ri buruz galdetu diedanean.
> 
> Batek esan zidan lekutu "laketu"ren antzekoa zela, baina beste 
> batek esan zidan etxean ez duela behin ere aditz hori aditu; 
> hala ere, bigarren horren senarra Malerrakoa da eta hark Hiztegi
> Batuan jasotzen duen adiera horrekin erabiltzen omen du.
> 
> Amaia
> 
> 
> 
> ________________________________
> De: "Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org" <Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: jue,12 noviembre, 2009 09:08
> Asunto: Re: [itzul] Lekutu
> 
> 
> Esango nuke Alfontsok emandako zerrendan "lekutu"-ren bat edo beste
> "laketu"-ren ordez dagoela. Hau da, baliteke Eduardo Gil Beraren 
> "arrotzalekutu zitzaigun" hori, testuingurua jakin gabe ere, 
> "arrotza laketu
> zitzaigun"-en ordez egotea, erran molde ezagunagoa baita Nafarroan.
> 
> Hiperzuzenketa? Editorearen esku luze(egi)a?...
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> Euskararen Udal Patronatua
> 
> 
> udala_euskara a bildua donostia.org
> 
> 
> http://www.euskaraz.net
> 
> 
>       



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago