[itzul] "terminado de sayaz"
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 17, 10:16:38, CET 2009
Arraroa egiten zait Gipuzkoako (ipar-)ekialde horretan, Donostia-Beterrin, Saiaz izatea Saiatz izan beharrean. Gaztelaniazko antzinako testuetatik jasotakoa izango da, baina euskaraz ere hala da? Bertako adibide asko ez daude baina 'Mendizorrotz' hor dugu. Gipuzkoa osoa hartuta ere: Zarautz, Goiatz. Nafarroa aldean, Iruņeko Merindadea hartuta Araitz eta Imotz daude. Eta Baztaneraino heldu behar dugu, baina hori urrun samar dago, Almandoz, Arraioz, Lekaroz, Oharriz eta Oronoz aurkitzeko (baina Pertalats). Ez dakit. Zalantza baino ez da.
'Saiazko barrutia' tranpatxoarekin konponduta, hala ere.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: nere txuk
Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko azaroak 17 09:52
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "terminado de sayaz"
Saiaz barrutia itzuliko dut. Saiazko Alkatetza Nagusia ere bada, baina
baliteke testuan aipatzen den barrutia hura baino lehenagokoa izatea, inongo
lekukotasun historikorik gelditzen ez dela baitio, eta Alkatetza
Nagusiarenak, berriz, badaude,
Eskerrik asko, Iņigo eta Sebas!
Ondo bizi,
n
ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo<inigo.errasti a bildua bizkaia.net> igorleak hau idatzi zuen
(2009eko azaren 16a 13:20):
> Egun on,
>
>
> "Saiaz" dakar Harluxetek; eta azalpen labur bat.
>
> Ondo ibili
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago