[itzul] Gau beranduan
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Aza 20, 16:41:38, CET 2009
> 'Avanzada la noche' itzultzeko balio du?
Iruditzen zait esamolde jatorra dela.Ereduzko Prosa Gaur-en 12 esaldi
ageri dira:
Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)
1. Orr.: 79
Galdetzea ahaztu zitzaidan atzo.. ø gau beranduan heldu nintzen eta...
2. Orr.: 82
Argi zekusan saleroste hark onura handia ekarriko ziola, baina
ohiz kanpokoa zen, eta berriegia aukeran; eta izugarri beldurtzen hasi
zen, erosle hark iruzur egingo ote zion, zeren auskalo nondik etorria
zen, eta gau beranduan gainera.
3. Orr.: 267
Entzun zer kontatu didan artzapezaren emazteak: lehengo egunean,
Korobotxka izeneko lurjabe bat azaldu zitzaion etxera, izuikaraturik
eta herioa baino zurbilago; eta zer-nolako gauzak kontatu zizkion!;
entzun arretaz, benetako nobela da eta: bat-batean --, gau beranduan,
etxean denak lo zeudela, kolpeak entzun zituen kaleko atean, edonor
beldurtzeko moduko kolpeak; norbaitek oihuka zioen: "Ireki atea, ireki
atea, behera botako dut bestela! ".
Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)
1. Orr.: 214
Gaixoaldiaz kontatu dudanagatik, inork pentsa dezake esker
txarreko baten susmoak zirela egun haietan egiten ari nintzenak, baina
Angelok hiruzpalau goizetan ekarri zidan koñakaz bustitako esne beroa
edo gau beranduan prestatzen zidan zerba-pure tristea izan ziren haren
zainketa bakarrak.
2. Orr.: 314
Gau beranduan eta gogoa ilun iritsi nintzen nire ganbaratxora.
Artistakume baten erretratua, Dylan Thomas / Koro Navarro (Alberdania, 1999)
1. Orr.: 182
Mutikoak dibertitzeko trikimailu bat besterik ez zen hura, eta,
hala, bide laburra hartu nuen, Chapel Street-etik behera, Strand
izeneko auzo pobrearen ertzetik, patata frijituen italiar denda
tentatzailearen ondotik igaroz, non guraso erneen semeek, azkeneko
tranbia hartu aurretik --, gau beranduan bi penike patata erosten
baitzuten ahoko kiratsa ezkutatzearren.
Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)
1. Orr.: 39
Gau beranduan heldu nintzen etxeko lehorrera, txalupa haietako
bat besapean nekarrela.
Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)
1. Orr.: 39
Inoiz edo behin gau beranduan bakarrik ikusten omen zuten
gautxorien biltegi diren nolabaiteko edaritegietan, gauak eta gaueko
jendailak, bereziki galtzaileek eta hondamendiaren markak beren
aurpegietan idatzirik daramatzaten gizakiek, lilura izugarria
sorrarazten zioten seinale.
Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)
1. Orr.: 166
Hildakoak, gau beranduan, trenbidea nasatik nasara gurutzatzeko
ohitura zuela, eta, kasuko beste zertzelada batzuk ikusirik, ez zuela
uste trenbideetako enplegatuek errurik zutenik.
Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)
1. Jdt 13,1
Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren. Bagoak itxi
egin zuen oihal-etxola kanpoaldetik, laguntzaileak jaunaren aurretik
irtenarazi ondoren. Eta denak ohera joan ziren, gehiegi edateagatik
leher eginak baitzeuden.
Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)
1. Orr.: 217
Beizaman ere berdintsu zioten: gau beranduan naiz goizaldean,
ordubiak baino lenago jo ezkero, Purgatorioko animak otoitz-eske...
Agindutako lurraren bila II, Jose Antonio Mujika (Erein, 2002)
1. Orr.: 154
Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago