[itzul] ItzulTerm, itzulpen-memoriei etekina ateratzeko doako web-zerbitzua sarean
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Al, Aza 23, 15:59:29, CET 2009
Kaixo,
Elhuyar Fundazioko I+G+B
unitatean<http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/I-G-B-unitatea>sareratu
berri dugun
ItzulTerm <http://itzulterm.elhuyar.org/> web-zerbitzuaren berri eman nahi
dizuegu mezu honetan. Itzulpen-memoria batetik euskarazko eta gaztelerazko
termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua da
ItzulTerm, hau da, erabiltzaileak aukera izango du itzulpen-memorietatik
lexiko elebiduna erauzteko. Itzulpen-memoriekin lan egiten duten
erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak,
itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak...
Erabiltzaileak bidalitako itzulpen-memoriatik termino baliokideen bikoteak
automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua da ItzulTerm. Erabiltzaileak
erauzketaren emaitzak lantzeko aukera du gainera, eta nahi dituen
termino-bikoteak eskuratu ditzake hainbat erabileratarako: hiztegiak sortu,
itzulpen-memorien sistema hobetu, itzulpen automatikoan erabili... Gainera,
erauzketa automatikoaren emaitza hobetzeko eta emaitza lantzeko
edizio-aukerak ere eskaintzen ditu zerbitzuak. ItzulTerm zerbitzuaren
oinarrian, Elhuyar Fundazioaren I+G+B unitateak garatutako ELexBI
tresna<http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/ElexBI>dago.
ELexBI tresnak teknika linguistikoak eta estatistikoak konbinatzen
ditu termino-bikoteak automatikoki erauzteko prozesuan.
*Zerbitzuaren urrats nagusiak*
ItzulTerm-en bitartez, erabiltzaileak bere itzulpen-memoriei etekina
ateratzeko aukera izango du, hiru urratsetan: ‘Erauzketa automatikoa’,
‘Eskuzko lanketa’ eta ‘Esportazioa’. ItzulTerm-ek termino-bikoteak teknika
linguistikoen eta estatistikoen bidez automatikoki erauztean datza
‘Erauzketa automatikoa’. ‘Eskuzko lanketa’n, aldiz, ItzulTerm-ek bere
proposamenak lantzeko aukera eskaintzen du: baliozkotzat jotzeko edo
baztertzeko, emaitzak editatzeko aukera aurreratuak... Azkenik,
‘Esportazioa’n, erabiltzaileak baliozkotzat jo dituen termino-bikoteak
deskarga ditzake, neurrira egindako hiztegi elebidun bat osatzeko.
ItzulTerm tresna honako webgunean duzue eskuragarri:
http://itzulterm.elhuyar.org
Eskerrik asko
*Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak*
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago