[itzul] medikuntza-kontuak

Juan Cruz Iguerabide Sarasola juankruz.igerabide a bildua ehu.es
Ast, Aza 26, 22:27:25, CET 2009


Barka tartean sartzea, baina ez dakit oso egokia den 'oinarrizko'  
hori. Bai Elhuyar Hiztegiak, bai 3000ak, bai Zehazkik, 'basal'  
dakarte, eta unibertsitatean ere 'basal' erabili ohi da oro har.  
"Hondoko" metabolismo bat adierazten du (lotan gaudela ere martxan  
jarraitzen duena); kontzeptu berezia da, eta badirudi hiztegigileak  
bat datozela 'basal' mailegatzeko.
Juan Kruz

Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com> escribió:

>
> On 26/11/2009, at 14:23, Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) wrote:
>
>> Oinarrizko gluzemiaren mailak…
>
> Pentsatzen jardun ondoren, uste dut Fernandoren proposamenak betean  
> ematen duela DRAEren *basal* hitzaren bigarren adiera, hots, se dice  
> del nivel de actividad de una función orgánica durante el reposo y  
> el ayuno.
>
> Glukosaren neurketa geldialdi edo baraualdian egiten den araberako  
> hautua egin beharko litzake.
>
> Endokrinologo edo fisiologo baten iritzia behar dugu…
> --
> Eneko Gotzon Ares.
> <enekogotzon a bildua gmail.com>.
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago