[itzul] medikuntza-kontuak
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Aza 26, 23:40:00, CET 2009
Beraz, egokia litzateke "gluzemia basal" terminoa. Baina nola adierazi
"alterada" hori?
Mila esker guztioi
Amaia
Juan Cruz Iguerabide Sarasola<juankruz.igerabide a bildua ehu.es> igorleak hau idatzi
zuen (2009eko azaren 26a 22:27):
> Barka tartean sartzea, baina ez dakit oso egokia den 'oinarrizko' hori. Bai
> Elhuyar Hiztegiak, bai 3000ak, bai Zehazkik, 'basal' dakarte, eta
> unibertsitatean ere 'basal' erabili ohi da oro har. "Hondoko" metabolismo
> bat adierazten du (lotan gaudela ere martxan jarraitzen duena); kontzeptu
> berezia da, eta badirudi hiztegigileak bat datozela 'basal' mailegatzeko.
> Juan Kruz
>
> Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com> escribió:
>
>
>
>> On 26/11/2009, at 14:23, Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
>> wrote:
>>
>> Oinarrizko gluzemiaren mailak…
>>>
>>
>> Pentsatzen jardun ondoren, uste dut Fernandoren proposamenak betean ematen
>> duela DRAEren *basal* hitzaren bigarren adiera, hots, se dice del nivel de
>> actividad de una función orgánica durante el reposo y el ayuno.
>>
>> Glukosaren neurketa geldialdi edo baraualdian egiten den araberako hautua
>> egin beharko litzake.
>>
>> Endokrinologo edo fisiologo baten iritzia behar dugu…
>> --
>> Eneko Gotzon Ares.
>> <enekogotzon a bildua gmail.com>.
>>
>>
>>
>>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago