[itzul] medikuntza-kontuak
Juan Kruz
juankruz.igerabide a bildua ehu.es
Or, Aza 27, 09:40:20, CET 2009
Medikuntzarako 'asaldura' erabili ohi da (beharbada mekanikoegi erabiltzen
da baina). 'Gluzemia basalaren asaldu(r)a' eman daiteke, ez baitzait
iruditzen kasu horretan hitzez hitzeko ordaina behar duenik; beste aukera
batzuk ere saia daitezke.
Juan Kruz
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Amaia Apalauza
Enviado el: jueves, 26 de noviembre de 2009 23:40
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] medikuntza-kontuak
Beraz, egokia litzateke "gluzemia basal" terminoa. Baina nola adierazi
"alterada" hori?
Mila esker guztioi
Amaia
Juan Cruz Iguerabide Sarasola<juankruz.igerabide a bildua ehu.es> igorleak hau idatzi
zuen (2009eko azaren 26a 22:27):
> Barka tartean sartzea, baina ez dakit oso egokia den 'oinarrizko' hori.
Bai
> Elhuyar Hiztegiak, bai 3000ak, bai Zehazkik, 'basal' dakarte, eta
> unibertsitatean ere 'basal' erabili ohi da oro har. "Hondoko" metabolismo
> bat adierazten du (lotan gaudela ere martxan jarraitzen duena); kontzeptu
> berezia da, eta badirudi hiztegigileak bat datozela 'basal' mailegatzeko.
> Juan Kruz
>
> Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com> escribió:
>
>
>
>> On 26/11/2009, at 14:23, Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
>> wrote:
>>
>> Oinarrizko gluzemiaren mailak
>>>
>>
>> Pentsatzen jardun ondoren, uste dut Fernandoren proposamenak betean
ematen
>> duela DRAEren *basal* hitzaren bigarren adiera, hots, se dice del nivel
de
>> actividad de una función orgánica durante el reposo y el ayuno.
>>
>> Glukosaren neurketa geldialdi edo baraualdian egiten den araberako hautua
>> egin beharko litzake.
>>
>> Endokrinologo edo fisiologo baten iritzia behar dugu
>> --
>> Eneko Gotzon Ares.
>> <enekogotzon a bildua gmail.com>.
>>
>>
>>
>>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago