[itzul] nahiko lana
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Al, Aza 30, 10:37:55, CET 2009
Ni berdin harritu nintzen horren berri izan nuenean, baina egitura hori
jasoa dago Orotarikoan: "nahiko ogia", "nahiko gizona", "nahiko gizonak",
"nahiko gaia"... Hona pasarte osoa:
(G-azp-to, AN-gip). Ref.: *EI* 353; Gte *Erd* 229. (Ante sust. det.).
"Bastantes hombres, [...] *naiko gizona* (G-to, AN-olza), *naiko
gizonak*(G-goi-bet)"
*EI* 353. *Naiko ogia jaten genduenean*. Lard 75. *Pensatzeko naiko gaia
ematen zioten*. Arr *GB* 50. *Bazeguan / naiko endrerua*. PE 74. *Badauka
naiko buru-austia*. Ud 51. *Naiko artua ta gaztaņa duben baserritarra ez
dago gaizki*. Sor *Bar* 100. *Naiko illarra badakazute oraindikan?* Ib. 78.
*Egin dezu orrazten / naiko alegiņa*. Noe 24. *Zer zion gazetak? Sortu al
zezakien guzia, naiko gezurrak nastuaz*. Goņi 37. *Orren besuak ukabilkarako
/ badute naiko indarra*. EusJok II 144 (v. tbn. 159). *Naiko dirua egin du*.
Tx *B* II 85. *Piņupean naiko itzala bazenuke*. Or *Mi* 51. *Irten bear luke
[...] naiko indarraren yabe*. Ldi *IL* 146. *Bart su-ondoan egin digu naiko
loa*. Or *Eus* 135. *Ta iru aurrekin, naiko lana badu*. ABar *Goi* 23.
*Eusko-gogolantzeari
naiko aldaketak eragin zizkioten*. JMB *ELG* 75. *Bazeraman berekin naiko
egur-pilloa*. SMitx *Aranz* 155n. *Naiko egurra atera dute sutarako*. Munita
64. *Gero nahiko gereziak bilduko ditutzue*. JEtchep 19. *Badezu naiko
indarra*. Uzt *Noiz* 116. *Eta alaba maitatutzea / ez al da naiko dotea?* Xa
*EzinB* 136. *Zazpireun lagun bagiņan baņa / bazan naiko janaria*. Uzt
*Sas*271.
*Naiko astia emango dizu*. Berron *Kijote* 151. *Naiko odola ta naiko
izerdia kosta zitzaien*. Ib. 146. v. tbn. Izt *C* 130. Zab *Gabon* 35. *
Arrantz* 107. *JanEd* II 84. Inza *Azalp* 126. Jaukol *Biozk* 66. Enb 161.
TAg *Uzt* 255. Etxde *AlosT* 16. Anab *Poli* 81.
Aintzat hartu dugu, nahiz ez erabilmodu nagusi gisa, EIMAk prestabidean duen
'Morfosintaxiari buruzko zalantzak eta argibideak' lanean.
Patxi Petrirena
2009/11/30 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
> zuzentzen ari naizen literatur lan batean egileak "nahiko lana" erabili du
> behin eta berriz; tankera honetako esaldiak dira:
>
> "nahiko lana izango du horrek, bere burua gobernatzen".
>
> niri "nahiko lan" edo "nahikoa lan" ateratzen zait halakoetan; idazlea,
> ordea, hiztun ona da, eta dudarik ez dut bere inguruan hala erabiliko dela;
> jakin nahi nuke zenbateraino dagoen hedatua usadio hori, horren ondoren
> erabakitzeko zenbateraino den onargarria.
>
> inork daturik edo iritzirik balu, aldez aurretik mila esker.
>
> xme
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago