[itzul] nahiko lana
    Xabier Mendiguren 
    xmendiguren a bildua elkar.com
       
    Al, Aza 30, 10:06:50, CET 2009
    
    
  
zuzentzen ari naizen literatur lan batean egileak "nahiko lana"  
erabili du behin eta berriz; tankera honetako esaldiak dira:
"nahiko lana izango du horrek, bere burua gobernatzen".
niri "nahiko lan" edo "nahikoa lan" ateratzen zait halakoetan;  
idazlea, ordea, hiztun ona da, eta dudarik ez dut bere inguruan hala  
erabiliko dela; jakin nahi nuke zenbateraino dagoen hedatua usadio  
hori, horren ondoren erabakitzeko zenbateraino den onargarria.
inork daturik edo iritzirik balu, aldez aurretik mila esker.
xme
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago