[itzul] FW: medikamentuen izenak

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Urr 8, 10:27:58, CEST 2009


Zuzenketa: 'ribavirin' ingelesez eta turkieraz, alemanez 'Ribavirin'
(letra larriz).

Jon



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko urriak 8 10:18
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] medikamentuen izenak

Nire iritziz sendagaiak (botikak edo botikakoak, osagarriak) egokitu
egin behar dira, adibidez, parazetamola, azido azetilsalizilikoa edo
ibuprofenoa bezala, ketokonazola, berapamiloa, zanamibirra, erribabirina
eta abar. Izan ere, erribabirina, adibidez, 'ribavirina' da gaztelaniaz
eta italieraz, baina, besteak beste, 'ribavirine' frantsesez,
rybawiryna' polonieraz eta 'ribavirin' ingelesez, alemanez eta
turkieraz. Beraz, zergatik hartu gaztelaniazkoa? Beste gauza bat da
sendagai horrekin saltzen diren produktuen izenak, markak: horiek ez
dira aldatu behar, baina printzipio aktiboak egokitu egin nituzke.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Ana Martin
Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko urriak 6 17:08
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] medikamentuen izenak

Aspaldi nabil ebatzi ezinda, eta Interneten begiratu eta denetik
aurkitzen dut.
Medikamentuen izenak direla eta, nola egin behar da, esaterako:
ribavirina (ribavirina, ribabirina...)? Eta zanamivir (zanamivir eman
zioten, zanamibirra botika bat da...)?
Hau da, v dagoenean b erabili? Eta mugagabea edo mugatua?
Eskerrik asko

______________________________________________________________________
This email has been scanned by the MessageLabs Email Security System.
For more information please visit http://www.messagelabs.com/email 
______________________________________________________________________



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago