[itzul] Kale-izenak
Aixe, S. L.
aixe a bildua ctv.es
As, Ira 15, 12:37:17, CEST 2009
> SAN PEDRO ala DONE PETRI KALEA
> SAN ESTEBAN KALEA ala DONE EZTEBE KALEA
> CALLE LA VIRGEN = ANDRA MARI KALEA??
Lehenengo bietaz ez daukat ezer esatekorik, zein herri den jakin gabe
(tokiko tradizioa aztertu beharko litzateke). Azken horretan, berriz,
alderantzizko itzulpena eginez gero:
- Andra Mari kalea = calle de la Señora Mari (gure mitologiako Mari
andreari eskainitako kalea, alegia; eta «andra» jartzen duenez, Anbotoko
edo Murumendiko Mariri, beharbada)
- Andre/Andra Maria kalea = calle de la Virgen
Izan ere, euskara zainduan, bukaerako «a» hori jarri edo ez jarri,
erlijio animistako amaren irudia edo kristautasunekoa izango dugu
aipagai. Eta mendebaldeko euskalkiaren eremuko herria bada, «Andra»;
bestela, «Andre».
Ondo izan,
Xabier Armendaritz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago