[itzul] Kale-izenak

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ira 15, 13:49:50, CEST 2009


Xabierrek dio: 

<<Eta mendebaldeko euskalkiaren eremuko herria bada, ĞAndrağ; 
bestela, ĞAndreğ.>>

Erdialdeko hiztunok, tonto-tonto, zuena normalena den moduan nahi gabe ere besteoi zeuena sartzen diguzue, konturatu ere egin gabe, on ustez jakina. Zentrokoa izatearen oreka (ustea) edo? ;-)

Baina hara Euskaltzaindiak dioena, esan:

<<5. Orobat, Kristoren ama aipatzeko hurrengo forma hauek onartzen dira: Andre Maria (Hegoaldea), Andra Maria (Hegoaldeko erdi-mendebaldea), Andredena Maria (Iparraldea), Andre Dona Maria (tradiziozkoa).>>

Beraz, Andre Dona Maria tradiziozkoa kenduta beste hiru forma posibleek leku marka daukate, hirurek: Andre Maria (Heg.), Andra Maria (Heg. Erdi-M.), eta Andredena Maria (Ipar.).

Ondo izan,

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Aixe, S. L.
Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko irailak 15 12:37
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Kale-izenak


>  SAN PEDRO ala DONE PETRI KALEA
>  SAN ESTEBAN KALEA ala DONE EZTEBE KALEA
>  CALLE LA VIRGEN  =  ANDRA MARI KALEA??

Lehenengo bietaz ez daukat ezer esatekorik, zein herri den jakin gabe 
(tokiko tradizioa aztertu beharko litzateke). Azken horretan, berriz, 
alderantzizko itzulpena eginez gero:

- Andra Mari kalea = calle de la Señora Mari  (gure mitologiako Mari 
andreari eskainitako kalea, alegia; eta Ğandrağ jartzen duenez, Anbotoko 
edo Murumendiko Mariri, beharbada)

- Andre/Andra Maria kalea = calle de la Virgen

Izan ere, euskara zainduan, bukaerako Ğağ hori jarri edo ez jarri, 
erlijio animistako amaren irudia edo kristautasunekoa izango dugu 
aipagai. Eta mendebaldeko euskalkiaren eremuko herria bada, ĞAndrağ; 
bestela, ĞAndreğ.

Ondo izan,

Xabier Armendaritz




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago