[itzul] Kale-izenak

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
As, Ira 15, 15:23:49, CEST 2009


> SAN PEDRO ala DONE PETRI KALEA
> SAN ESTEBAN KALEA ala DONE EZTEBE KALEA
> CALLE LA VIRGEN = ANDRA MARI KALEA??

Adarrak alde batera utzi eta enborrari helduta, ea ezertan laguntzen 
diagun, Joxemari.

Euskarazko tradiziorik ez duen Hegoaldeko herri bat baldin bada (kaleen 
izenak orain itzultzen hasi nahi dutenez, susmoa hartu diat hala ote 
den), forma hauek hartuko nitizkek:

- San Petri kalea
- San Eztebe kalea
- Andre Maria kalea

«Euskara batuan /San / Santa /erabiltzen dira eskuarki santu izenekin: 
/Santa Elisabet, Santa Katalina, San Simon, San Frantzisko/... Hau da, 
beraz, gomendio nagusia.» (Euskaltzaindia)

Herri horrek —edo haren eskualdeak— euskarazko tradizioa baldin badu, 
ikertu egin behar, ezer proposatu aurretik.

Ondo izan,

Xabier Armendaritz



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago