[itzul] "a hueso"

Axun Gereka axuntxo a bildua gmail.com
Al, Api 26, 22:25:12, CEST 2010


Lagunak, gabon:

Itzulpen batean agertzen zait harresi bat "a hueso" deituriko teknikaz
eginda dagoela, "por no tener ningun tipo de aparejo que agarre las
piedras".

Nik ulertzen dut harriak bata bestearen gainean eta ondoan jarrita daudela,
inolako masarik gabe, elkarrekin lotzeko. Halako harresiak oraindik ere
ikusgai daude (zorionez) gure basoetan eta mendi inguruetan, lehenagokoak
oso onak izan zirelako halako paretak jasotzen, asko irauten baitute.

Eraikuntza era horrek ba omen dauka beste izenik ere, gazteleraz. Kontua da
nik ez dakidala euskaraz nola izendatu hori. Norbaitek ba al daki harginen
ofizio zaharraren langintzako izenik?

Eskerrik asko!



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago