[itzul] Partizipioaz
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Api 28, 16:50:37, CEST 2010
Ados Alfontsorekin.
Gramatika arruntak agintzen du hor ere:
"Egin behar/nahi da/dugu" ulertzen bada: "-tu, -tu eta -tu (behar /nahi
da/dugu)", eta hortik partizipioak zerrendan.
"Hauek dira baldintzak/eskakizunak/helburuak.." eta gisakoetan, berriz,
"-tzea, -tzea eta -tzea (dira eskakizunak)".
Salbuespenak oso bakanak dira, enfasi bereziren bategatik: "Hau da BIZI!"
2010/4/28 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>
> Inork erantzun ez duenez, ez dakit zer pentsatu. Edo itzultzaileok oso
> garbi
> dugu nola jokatu eta galderari zentzugabekeria iritzi diogu, edo ez dugu
> garbi nola jokatu eta aliritzira aritzen gara.
> Tira, jo dezagun denok lanez lepo gabiltzala, erantzuteko astirik gabe.
>
> Nik uste dut kontua ez dela aditz-izena ala partizipioa modu absolutuan.
> Kasuak
> eta kasuak daude.
> Zerrenda baten aurrean "Zer egin behar da?" galdera agertuz gero, uste dut
> partizipioa erabiliko genukeela gehienok: "plan bat egin / arazoa zehaztu /
> laguntza eskatu..."
> Baina zerrenda aurretik dagoena "Egin beharreko lanak" moduko zerbait
> baldin
> bada, uste dut bietara jar litekeela, hau da, aditz-izenak jarriz gero ez
> dut uste arazorik dagoenik: "plan bat egitea / arazoa zehaztea / laguntza
> eskatzea..." Dena den, denak ekintzak baldin badira, normalena partizipioa
> izango litzateke. Hizkera arruntean ere, hala jokatzen dugu, nik uste:
> <Mendira abiatu aurretik, hiru gauza egin behar: eguraldiari *erreparatu*,
> segapotoa *hartu *eta ogitartekoa ez *ahaztu*>.
> Kontua da batzuetan zerrendatzen diren item, elementu edo izenburuak ez
> direla ekintzak bakarrik, nahasian agertzen baitira izen-sintagmak eta
> ekintzak. Horrelakoetan, nik aditz-izenak (izen-sintagmak, alegia)
> erabiltzen ditut, hau da, ez ditut nahasian erabiltzen. Adibidez:
>
> Hauek dira lanak:
> - Jarraibideak eskuratzea
> - Ordenazioa
> - Itzulpena
> - Zuzenketa
> - Azken testua irakurtzea
> - Bezeroari bidaltzea
>
> Eta ez honela:
>
> Hauek dira lanak:
> - Jarraibideak eskuratu
> - Ordenazioa
> - Itzulpena
> - Zuzenketa
> - Azken testua irakurri
> - Bezeroari bidali
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
> 2010/4/26 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskalnet.net>
>
> > Kaixo: testuetan halako esaldiak ageri direnean (puntu edo izenburu
> gisa),
> >
> > "Elaborar un plan de acción"
> > "Identificar las herramientas de gestión"
> > ...
> >
> > nola ematen dituzue? (bietara ikusi dut)
> >
> > Landu, ala lantzea?
> > Zehaztu (identifikatu), ala zehaztea (identifikatzea)?
> >
> >
> > Mila esker
> >
> > Joxemari
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago