[itzul] requinto
Nerea Galarza Arana
nereagalarza a bildua hotmail.com
Ast, Api 29, 14:37:32, CEST 2010
Kaixo berriz:
Klarinete sopranino-aren proposamena baztertzekoa iruditzen ez bazait ere, Donostiako Musika eta Dantza Eskolan, adibidez, "requinto" deitzen diogu Mi b-n afinatuta dagoen klarineteari. Beste tresna batzuentzat aplika badaiteke ere, uste dut nahiko zabaldua dagoela Requinto hitza klarineteaz hitz egiteko. Bestalde, gaztelaniaz ere gehiago erabiltzen da "clarinete requinto" "clarinete sopranino" baino.
Ez dut "klarinete sopranino" erabiltzen duen testurik aurkitu euskaraz, baina bai, ordea, "Klarinete txikia" erabiltzen duenik errekintoaz hitz egiteko.
Ikusi hemen: http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/bao_bob/2009/09/20090908a171.pdf
Ez dakit gauzak gehiago nahastu ditudan...
Ondo izan,
Nerea.
_________________________________________________________________
Aprende los trucos de Windows 7 con la gente que ya lo han probado Windows 7.
http://www.sietesunpueblodeexpertos.com/index_windows7.html
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago