[itzul] requinto
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Api 29, 14:50:05, CEST 2010
Ados, Nerea.
EJko HPSrentzat egin dugun Musika Hiztegian bi terminoak proposatu ditugu:
'errekinto' eta 'klarinete sopranino'.
Kontua da, Euskaltzaindiak Hiztegi Baturako erabiltzen dituen irizpideen
arabera (batez ere, maileguentzako gutxieneko baldintzaren irizpidearen
arabera), 'klarinete sopranino' terminoa egokiagoa dirudiela, hala uste dugu
guk behintzat.
Ondo izan,
Klara
2010/4/29 Nerea Galarza Arana <nereagalarza a bildua hotmail.com>
>
> Kaixo berriz:
>
> Klarinete sopranino-aren proposamena baztertzekoa iruditzen ez bazait ere,
> Donostiako Musika eta Dantza Eskolan, adibidez, "requinto" deitzen diogu Mi
> b-n afinatuta dagoen klarineteari. Beste tresna batzuentzat aplika badaiteke
> ere, uste dut nahiko zabaldua dagoela Requinto hitza klarineteaz hitz
> egiteko. Bestalde, gaztelaniaz ere gehiago erabiltzen da "clarinete
> requinto" "clarinete sopranino" baino.
> Ez dut "klarinete sopranino" erabiltzen duen testurik aurkitu euskaraz,
> baina bai, ordea, "Klarinete txikia" erabiltzen duenik errekintoaz hitz
> egiteko.
>
> Ikusi hemen:
> http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/bao_bob/2009/09/20090908a171.pdf
>
> Ez dakit gauzak gehiago nahastu ditudan...
>
> Ondo izan,
> Nerea.
>
> _________________________________________________________________
> Aprende los trucos de Windows 7 con la gente que ya lo han probado Windows
> 7.
> http://www.sietesunpueblodeexpertos.com/index_windows7.html
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago