[itzul] requinto

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Api 30, 09:43:23, CEST 2010


Eskerrik asko, Nerea eta Klara, zuen erantzunengatik!

Elhuyar Fundazioa<elhuyar a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
apiren 29a 14:50):

> Ados, Nerea.
>
> EJko HPSrentzat egin dugun Musika Hiztegian bi terminoak proposatu ditugu:
> 'errekinto' eta 'klarinete sopranino'.
>
> Kontua da, Euskaltzaindiak Hiztegi Baturako erabiltzen dituen irizpideen
> arabera (batez ere, maileguentzako gutxieneko baldintzaren irizpidearen
> arabera), 'klarinete sopranino' terminoa egokiagoa dirudiela, hala uste
> dugu
> guk behintzat.
>
> Ondo izan,
>
> Klara
>
> 2010/4/29 Nerea Galarza Arana <nereagalarza a bildua hotmail.com>
>
> >
>  > Kaixo berriz:
> >
> > Klarinete sopranino-aren proposamena baztertzekoa iruditzen ez bazait
> ere,
> > Donostiako Musika eta Dantza Eskolan, adibidez, "requinto" deitzen diogu
> Mi
> > b-n afinatuta dagoen klarineteari. Beste tresna batzuentzat aplika
> badaiteke
> > ere, uste dut nahiko zabaldua dagoela Requinto hitza klarineteaz hitz
> > egiteko. Bestalde, gaztelaniaz ere gehiago erabiltzen da "clarinete
> > requinto" "clarinete sopranino" baino.
> > Ez dut "klarinete sopranino" erabiltzen duen testurik aurkitu euskaraz,
> > baina bai, ordea, "Klarinete txikia" erabiltzen duenik errekintoaz hitz
> > egiteko.
> >
> > Ikusi hemen:
> > http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/bao_bob/2009/09/20090908a171.pdf
> >
> > Ez dakit gauzak gehiago nahastu ditudan...
> >
> > Ondo izan,
> > Nerea.
> >
> > _________________________________________________________________
> > Aprende los trucos de Windows 7 con la gente que ya lo han probado
> Windows
> > 7.
> > http://www.sietesunpueblodeexpertos.com/index_windows7.html
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago