[itzul] Espectacularizacion/tabloidization (euskaraz?)
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Abe 1, 19:34:56, CET 2010
Nik gogoeta bat egingo nuke gai honi buruz: gutako bakoitzak gure asmamenari eraginez, hitz egokiak eta are txalogarriak aurki ditzakegu fenomeno hori adierazteko, aurretik idatzi dutenek proposaturikoak bezalakoak. Kontua da, ordea, nola erabiliko diren jakitea. Zeren eta, dena delako hitza erabili ondoren, segidan esaten bada "... edo, ingelesek esaten duten bezala, tabloidizazioa", ba, orduan, hobe, nire ustez, hasiera-hasieratik euskaraz ere "tabloidizazio" erabiltzea eta kito. Horixe izango baita, ziur aski, jendeak buruan egiazki izango duen hitza. Baldin eta lehenbizikoz ingelesek definitua izan den kontzeptua bada, ez diot problemarik ikusten euskaraz kontzeptu hori bera hartzeari. Are gehiago: iruditzen zait ziur aski ezinezkoa izango dela "tabloidizazio" horri euskaraz guztiok ordain bateratu bat ematea.
Alegia, gutako bakoitza bere uztako artisau-itzulpentxoa emanez berriro ere euskaraz panorama zatikatu bat eraiki beharrean, eman diezaiogula itzulpen bateratu bat, berez arbuiorako motiborik ematen ez duen (nire ustez, behintzat) hitz batekin. Ziur nago kasu honen antzekoen adibide pila bat dagoela. Burura datorkit, esate baterako, Gentrification/Gentrificación/Gentrifizierung/Gentrificazione.
Ondo izan,
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Eztizen Miranda
Enviado el: miércoles, 01 de diciembre de 2010 16:07
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Espectacularizacion/tabloidization (euskaraz?)
Egunon guztioi,
Kazetaritza ikerketan egiten dut lan, eta *berriak ikuskizun bihurtzeko
fenomenoa* aztertzen nagoela, gaztelaniaz "espectacularización" moduan
definitu dena, euskaraz nola definitu ez dut asmatzen.
Berriak ikuskizun bihurtzeko fenomenoa da, baina hitz bakar batean
definitzea nahi dut, batez ere artikuluetan behin eta berriro esaldi bera
errepikatu behar ez izateko.
Ingelesez "tabloidization" bezala ezagutzen da, "tabloid" egunkariekin
daukan antzagatik, baina hori ere, ez dut uste ikusgarritasunaren fenomenoa
guztiz azaltzen duen, azken batean, munduko "tabloid" formatu guztiak ez
dira espektakularrak...
Ea zuei zerbat egokiagoa bururatzen zaizuen.
Mila esker,
Eztizen
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago