[itzul] sobrerrecorrido
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Ots 2, 08:15:43, CET 2010
> "Sabaiaren segurtasun-tartea 3,60 metrokoa izango da". Ulergarria al da?
>
>> Igogailu bati buruz ari dira. Testuingurua: "El sobrerrecorrido de
>> seguridad será de 3,60 metros." Norbaitek laguntzerik?
Mmm... Ez dakit beti-beti sabaiaz ariko ote den «sobrerrecorrido»
terminoa. Begira adibidez hemen:
http://www.arquitectonline.com/codigodeedificacion810h.htm
Igogailuek segurtasun tartea goien eta behean behar dute. Gainera,
aipatu dudan orri horretan «sobrerrecorrido» eta «espacio libre»
bereizten dituzte, definizio zehatzak emanik.
Ez dakit, agian ingelesaren irudia mailegatuz, «buru gaineko tartea» eta
«oinazpiko tartea» erabil daitezke...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago