[itzul] sobrerrecorrido

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
As, Ots 2, 09:18:23, CET 2010


Kasu honetan, igogailuaren kaxeta teilatutik gora irtetzen denez, igogailua geratzen den (desembarcar) azkenengo pisutik edo atikotik gorako zati hori omen da "sobrerrecorrido" hori(arkitektoak dixit. 'Overhaed' terminoaren baliokideren bat beharko genuke, beraz, baliteke  Gotzon zuzen ibiltzea. Hala ere, hori benetan "buru gainekoa" den ez dakit...


Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 02 de febrero de 2010 8:16
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] sobrerrecorrido

> "Sabaiaren segurtasun-tartea 3,60 metrokoa izango da". Ulergarria al da?
>
>> Igogailu bati buruz ari dira. Testuingurua: "El sobrerrecorrido de 
>> seguridad será de 3,60 metros."  Norbaitek laguntzerik?

Mmm... Ez dakit beti-beti sabaiaz ariko ote den «sobrerrecorrido» terminoa. Begira adibidez hemen:
http://www.arquitectonline.com/codigodeedificacion810h.htm

Igogailuek segurtasun tartea goien eta behean behar dute. Gainera, aipatu dudan orri horretan «sobrerrecorrido» eta «espacio libre» bereizten dituzte, definizio zehatzak emanik.

Ez dakit, agian ingelesaren irudia mailegatuz, «buru gaineko tartea» eta «oinazpiko tartea» erabil daitezke...

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago