[itzul] flavescencia dorada

Eneko Gotzon Ares enekogotzon a bildua gmail.com
Ost, Ots 3, 15:24:04, CET 2010


Latinezko <flavus>ek hori eta gorri arteko kolorea adierazten du,  
eztiak edo urreak dutena legez.

Badirudi <dorada> adjetiboa erabiltzeak soilik zentzu duela baldin  
flabeszentzia gaisotasunaren aldaera bat adierazteko bada.

Nik onesten dut flabeszentzia moduko hitzen erabilpena, baina niretzat  
hizkuntza teknikoen garapenak soilik du zentzu hizkuntza arruntaren  
bitartekoak eznahiko direnean.

Euskal erroetara joz gero, agian <horigorridura> tankerako izendapenen  
bat izan daiteke euskaldunontzat ulerterraz.
Nik ez dut ezagutzen hori-gorri arteko margo hori adierazteko euskal  
hitzik.

--
Eneko Gotzon Ares.
<enekogotzon a bildua gmail.com>.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago