[itzul] (gairik gabea)
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ots 5, 10:11:09, CET 2010
> Nola esaten zenukete krisiaren eta jubilazio urteak luzatzearen
> testuinguruan, gure sistemak "topea jo duela" edo halako zerbait?
>
> Orain arteko sistemak kiebra jo du? lurra jo du?...
Orain arte proposatu dizkizuetenez, gain, zerbait indartsuago nahi
baduzu, «erreka jo» erabil dezakezu. Intzak honela azaltzen du:
# erreka jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
— Zeren laboraria galdua da sorho onik ez badu eta erreka joko du segurki
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
— Erreka yo menean, khechamenac yoco
HIRIBARREN, J. M.
Eskaldunak, 1855
— Jainkoak begira behin gaina har emazte makurrak! erreka jo behar du
etxeak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
— Hor eman ziren trabeska herretan eta pumpeka jo zuten peko erreka
ein ziren mila purruska
ETXAMENDI, M. (Bertsolaria, 1873-1960)
P. Lafitte Manex Etchamendy bertsularia.
— Erreka yo du
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
— Jakintzak erreka jo zuela aldarrikatu zuen Brunetiere-k
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago