[itzul] "legeak" eta gizalegea
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
Al, Ots 8, 10:35:30, CET 2010
Itzulisten idazteak bere zerak ditu: «nik baino gehiago dakitenek erantzungo ditek/n», «igual hanka sartu eta hor geratuko duk/n nire izena betiko, lankideen eta lagunen irri-bazka». Bertigo pixka bat ere eman dezake, batzuetan, edo kontrakoa, exibizionismorako atea zabaldu. Ez da erraza sentimendu hori neurtzea.
Baina ETBko itzultzaile batek foroan laguntza eskatzen badu euskaraz legeak idazteko moduaz zalantzak dituelako, eta Eusko Jaurlaritzan egunero euskaraz legeak aipatu eta aipatu jarduten duten berrogeitapiko itzultzaileek beren eskua eskaintzen ez badiote, bertigoak ez, patxada ederrak bizi gaituela sinistea beste erremediorik ez zait geratzen.
Martin
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Bidaltze-data: viernes, 05 de febrero de 2010 12:50
Nori: 'ItzuL'
Gaia: [itzul] legeak
Ez dakit legeak zelan aipatu behar diren (zelan aipatzen diren)
euskaraz.
>Ley 60/2003, de 23 de diciembre, de Arbitraje
Nik orain arte erabili dudan ereduaren arabera, honela esango nuke:
>60/2003ko abenduaren 23ko Arbitraje legea
Baina testuetan honelakoak aurkitu ditut:
>Arbitrajeko abenduaren 23ko 60/2003 Legea
>abenduaren 23ko 60/2003 Legea, Arbitrajeari buruzkoa
Jakin nahi nuke forma estandarizaturik badagoen, eta, egotekotan,
zein den. Eskerrik asko.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago