[itzul] "legeak" eta gizalegea

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Ots 8, 12:22:58, CET 2010


> Baina ETBko itzultzaile batek foroan laguntza eskatzen badu euskaraz
> legeak idazteko moduaz zalantzak dituelako, eta Eusko Jaurlaritzan
> egunero euskaraz legeak aipatu eta aipatu jarduten duten
> berrogeitapiko itzultzaileek beren eskua eskaintzen ez badiote,
> bertigoak ez, patxada ederrak bizi gaituela sinistea beste
> erremediorik ez zait geratzen.

Nik ez nituzke gauzak horren estu hartuko, Martin. Ulertzen dizut 
bertigoa, baina pentsa zenezake, agian, berrogeitaka itzultzaile horiek 
buru-belarri ari direla itzulpen lanetan murgilduta, astirik hartu 
ezinik, ItzuLeko mezuak irakurri eta, gainera, erantzuteko. Hala ariko 
dira, ziurrenik.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago