[itzul] despedida de soltero
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
As, Ots 9, 10:51:37, CET 2010
Atxagaren "Berandu dabiltza" ospetsuko "... ezkontza despedidan champagne" hartaz oroitu naiz.
Eta hari horretatik tiraka, Interneten bilaketa arin bat eginda, "ezkontza(-) despedida" eta "ezkontza(-)agurra" zenbait aldiz erabili direla ikusi dut.
Begiratu "despedida, despedidan, despedidako, despedidatik" edo "agurra, agurrean, agurreko, agurretik"...
"ezkon(-)despedida"rik ez; "ezkon(-)agur" gutxi.
Orotarikoan, ordea, badirudi ez dela horrelakorik bildu, ezta Ereduzko Prosako corpusean ere.
Maiztasun horiek ere kontuan hartu beharko liratekeela iruditzen zait.
Mikel
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: martes, 09 de febrero de 2010 9:52
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] despedida de soltero
Egun on:
Duela urte pare bat ere atera zen kontua, eta, "ezkontza-agur", "ezkon-agur"
eta beste zenbait aipatu ziren. Hona orduko mezu pare bat:
http://postaria.com/pipermail/itzul/2007-September/010695.html
http://postaria.com/pipermail/itzul/2007-September/010696.html
Bigarren horretan Iñakik esan bezala, nik ere uste dut "ezkonagur"
litzatekeela forma arauzkoa-edo. Besteak beste, Hiztegi Batuan dauden hitz
hauen ildotik:
ezkonanaia
ezkonarreba
ezkonbizitza
ezkonlagun
ezkonsari
Patxi
2010/2/9 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
> hiztegietan "ezkondu aurreko agur-festa" "ezkondu aurreko agur-afaria" eta
> horrelakoak datoz.
>
> formula laburrago bat ere komeni da, ordea, eta nik hauxe hartuko nuke:
> "ezkon agurra".
>
> x.
>
> El 09/02/2010, a las 7:42, zorion zamakola escribió:
>
>
> Inork badaki nola itzul litekeen "despedida de soltero"?
>> Zer moduz "ezkontzagurra" edo "ezkontza-agurra"?
>>
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago