[itzul] Sociedad durmiente
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ots 12, 10:52:17, CET 2010
> Testu batean atera zait gaztelaniazko "sociedad durmiente" terminoa,
> sozietateen zuzenbidearen alorrekoa. Nonbait, hainbat arrazoi dela
> medio benetan funtzionatzen ez duten enpresak dira, nahiz eta legez
> eratuta egon (erregularrak dira). Administrazio eta zerga obligazioak
> betetzera mugatzen dira, eta ez dute egiten ez eragiketa juridikorik
> eta ez beren helburuak lortzeko ekintzarik.
>
> Jakin nahi nuke norbaitek terminoa lehenago erabili ote duen eta,
> hala bada, euskaraz nola eman duen. Aurrez, eskerrik asko.
«Zeren Jaunak zuen gañera isuri duen lozorroko espirituak, itxiko ditu
zuen begiak; ipiñiko die estalki bat profetai, eta ikusketak dauzkaten
zuen prinzipeai.»
Jose Antonio Uriarte, Biblia, Isaiasen profezia, 1858-1859
http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/U/UriarteBibliaII015.htm
«Lozorroko espirituak», analogiaz «lozorroko sozietateak» edo enpresak
izan daitezke, ezta?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago