[itzul] Sociedad durmiente
AZKARATE PEREZ, Mikel Gotzon
mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Or, Ots 12, 10:08:43, CET 2010
Testu batean atera zait gaztelaniazko "sociedad durmiente" terminoa, sozietateen zuzenbidearen alorrekoa. Nonbait, hainbat arrazoi dela medio benetan funtzionatzen ez duten enpresak dira, nahiz eta legez eratuta egon (erregularrak dira). Administrazio eta zerga obligazioak betetzera mugatzen dira, eta ez dute egiten ez eragiketa juridikorik eta ez beren helburuak lortzeko ekintzarik.
Jakin nahi nuke norbaitek terminoa lehenago erabili ote duen eta, hala bada, euskaraz nola eman duen. Aurrez, eskerrik asko.
---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago