[itzul] 'como no podía ser de otra manera'
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Ots 15, 11:20:16, CET 2010
Eta bigarrena, hau ere atzerapenez:
---
Hain modakoa den esamolde hori ez da hitz-makulu bat baino, eta uste
dut ez dela komeni erdibidean geratzea itzultzean.
Formaz ere, "como" hori ez da benetakoa, ortopedikoa baizik, "de otra
manera"rekin batera joateak garbi uzten duenez. Berdin gertatzen da
"como así sucedió" esamoldean. Kasu bietan ere, menderatu-itxura
ematen zaio horrela berez beregaina den perpausari:
", y -no podía ser de otra manera- ..."
"; (y) así sucedió"
Literal samar itzuli nahi bada, beraz, hala ere "como" hori ahaztuta
itzuli behar litzateke gutxienez.
Bestela, esanahiari begiratuta (hori da kontua, ezta?), honelatsu:
"eta, jakina / nola ez, ..."
Besterik da beste esanahi kausal bat edo tartean balego, baina ez da kasua:
"Como no podía ser de otra manera, siguió siendo como era".
Bada, horixe: jarrai dezala bakoitzak bera izaten (bai gu eta bai
hizkuntzak ere).
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de Arbizu Barona, Víctor
> Enviado el: osteguna, 2010.eko otsailak 11 11:23
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] 'como no podía ser de otra manera'
>
> Egun on!
>
> 'y, como no podía ser de otra manera' esaldia euskaratzerakoan,
> 'Eta beste era batera ezin izango zenez' /'Eta beste era batera ezin izango
> zen moduan' eman dugu, baina literalegia izan daiteke.
>
> Beste proposamenen bat? Eskerrik asko,
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago