[itzul] "Zure joiak euro truke" ontzat emango zenukete?

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ost, Ots 17, 15:26:12, CET 2010


Galdera "joia" hitzari buruzkoa da ala "truke" horri buruzkoa? Nik,
Xabierren erantzuna irakurri arte, auzia bigarren hori zela uste nuen...
Alegia, pentsatzen ari nintzen "euro baten truke" esan nahi ote duen (niri
ez zait oso ohikoa gertatzen hori esateko "euro truke"), edo "diru truke"
esan nahi ote duen (hor ere ez dakit zer esan...).

Zalantzak, gutxitu beharrean, gehitu, ezta?

Patxi

2010/2/17 Aixe, S.L. <aixe a bildua ctv.es>

>
> Erregistro formal batean ez, behintzat. Hiru aldiz irakurri behar izan dut,
> «joiak» hori bizkaierako tokako adizkia ez zela konturatzeko...
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: (+34) 945 174 476
> <aixe a bildua ctv.es>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago