[itzul] "Zure joiak euro truke" ontzat emango zenukete?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 09:14:06, CET 2010


Behin hasiz gero, "zure" ere sobrante legoke, ezta?:

Euroak bitxi truke.

Izan ere, ez dut uste "truke"ren joskeran zegoenik arazoa, ikuspegian
baizik: "begia begi truke", "dirua arima(ren) truke"...

Besterik da ustez erdarazkoak berez, literalkiago, iradokitzen zuena:

(cambiamos) tus joyas por euros

Alegia, "bitxiak euroz ordeztu" balitz bezala, baina "aldatu"rekin:
bide horretatik, ez dut uste taxuzko ordainik eman daitekeenik.

Beste muturretui,sormena jareginez gero, honetan ere erakuts genezake
euskarak ere itzulgaitzak zertu ditzakeela, hartara jarriz gero:

Txintxin, txintxin, bitxiaren hotsa.

2010/2/17 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>:
> Ondorio berera iritsi zarete, Asier eta Xabier, joia/bitxi aukera
> gorabehera:
>
>
>>    Zure bitxien truke, euroak
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago