[itzul] "Zure joiak euro truke" ontzat emango zenukete?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 09:15:52, CET 2010
Zorry: muturretui > muturretik
2010/2/18 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>:
> Behin hasiz gero, "zure" ere sobrante legoke, ezta?:
>
> Euroak bitxi truke.
>
> Izan ere, ez dut uste "truke"ren joskeran zegoenik arazoa, ikuspegian
> baizik: "begia begi truke", "dirua arima(ren) truke"...
>
> Besterik da ustez erdarazkoak berez, literalkiago, iradokitzen zuena:
>
> (cambiamos) tus joyas por euros
>
> Alegia, "bitxiak euroz ordeztu" balitz bezala, baina "aldatu"rekin:
> bide horretatik, ez dut uste taxuzko ordainik eman daitekeenik.
>
> Beste muturretui,sormena jareginez gero, honetan ere erakuts genezake
> euskarak ere itzulgaitzak zertu ditzakeela, hartara jarriz gero:
>
> Txintxin, txintxin, bitxiaren hotsa.
>
> 2010/2/17 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>:
>> Ondorio berera iritsi zarete, Asier eta Xabier, joia/bitxi aukera
>> gorabehera:
>>
>>
>>> Zure bitxien truke, euroak
>>>
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago