[itzul] "Zure joiak euro truke" ontzat emango zenukete?

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
Ast, Ots 18, 10:50:36, CET 2010


Aurrenik eta behin, denoi, mila esker. Eta hurrenik, barkamena eskatzen dizuet, mezua bidali nuenetik, atzotik, zuen zalantzak argitzeke utzi diudalako. Goazen orain "konfesiño generalera".
. Testu hori 'gainetik begiratzeko' ekarri zidaten, beste batzuekin batera. Hona hemen ekarri zizkidatenak:
1.- "Compro oro / Urrea erosten da". Hori zuzendu  eta "EROSTEN DUGU" jarri nuen.
2.- "Máxima tasación / Tasazio handiena". Zuzendu eta "TASAZIORIK ONENA" jarri nuen, "preziorik onena"ren parekotzat hartuta.
3.- "Dinero al instante / Dirua berehala". Hori zegoen moduan utzi nuen, erdian koma bat sartuta "DIRUA, BEREHALA". "DIRUA INSTANT BATEAN" jartzeko tentaldia izan nuen baina...
4.- Eta azkena: "Cambia tus joyas en euros (?¿) / Zure joiak diru truke". Esaldi madarikatua iruditu zitzaidan hasieratik: " zure joiak" horretan ez nuen zalantza handiegirik izan, zegoen moduan utzi, baina hortik aurrerakoa?. Arraroa: on itxurako kuletu faltsua. Baina irakurri eta irakurri arren, ez nion benenoaren arrastorik ikusten. Eta horrela helarazi zaizue...

Azkenean, benenoa bilatu duzue, ondo bilatu ere. 





Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: osteguna, 2010.eko otsailak 18 09:33
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] "Zure joiak euro truke" ontzat emango zenukete?


	Nik esango nuke kasu honetan nahitaezkoa dela «zure joiak» esatea, posesibo eta guzti. Ez gramatikak agintzen duelako, komunikazioa hobeto bideratzen delako baino. Mezuak ez dauka indar (publizitario) berdina balizko hartzaileari zuzenduta, edo formulazio inpertsonal bat erabilita.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago