[itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Ots 18, 12:30:11, CET 2010
Begira, nik erantzungo dizut nire inguruan ikusitakoen/entzundakoen ondorioz daukadan iritzian oinarriturik. Beraz, ikuspegia mugatua da, soilik nire inguruan aditzen dudanaz ariko bainaiz. Alegia, bestek beste gauza batzuk adituta izango dituzte, noski.
Nik "bere" barra-barra aditzen dut, eta inolako esanahi enfatikorik gabe.
"Haren" erabiltzea hobesteak dakarrena, besteak beste, da zuk jasotako esaldiak bezalakoetan sortzen den efektu paradoxikoa: "mezu hau eta haren eranskinak" esan behar izatea, eta erreferentziari buruzko nahasmen hori eragitea ("mezu honetaz ala hartaz ari gara?").
"Mezu hau eta bere eranskinak" eta "alkatea eta bere semea" baztertzea, nire iritziz, problemarik ez zegoen tokian problema bat (jadanik euskaraz nahiko eta sobran izango ez bagenitu bezala, beste mila kontutan) bilatzen ibiltzea da.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: jueves, 18 de febrero de 2010 12:18
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak
Egun on:
Zalantza handi samarra darabilgu inguruan: 1. adibidean zer jarri behar den
"eranskinak" hitzaren aurretik (edo ez den ezer jarri behar). Bestalde,
iruditzen zait kasu bera dela 2. eta 3. esaldietan gertatzen dena (ez dira
asmatuak, horrela aurkituak baizik).
1.- Mezu hau eta [horren] eranskinak hartzaileari bakarrik zuzentzen
zaizkio...
2.- Ebazpen hau ez da irmoa, eta [haren] aurka gora jotzeko errekurtsoa
jar daiteke...
3.- Egintza honek ez du administrazio-bidea agortzen. [Beraren] aurka
gorako errekurtsoa egin daiteke...
Bi ohartxo, badaezpada. Bat: lehenbiziko erakuslea deiktikoa da kasu
guztietan (alegia, "mezu hau" egiazki "idatzi dudan mezu hau" da, eta
ebazpenaren eta egintzaren kasuan berdin). Bi: "mezu hau eta bere
eranskinak" aukera(n) baztertzekotzat daukat, "alkatea eta bere semea"
kasuan aukeran "haren" hobesten dugun arrazoi beragatik;
http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1234020764
Zuen iritzien zain. Eskerrik asko aurrez.
Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago