[itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 12:17:47, CET 2010
Egun on:
Zalantza handi samarra darabilgu inguruan: 1. adibidean zer jarri behar den
"eranskinak" hitzaren aurretik (edo ez den ezer jarri behar). Bestalde,
iruditzen zait kasu bera dela 2. eta 3. esaldietan gertatzen dena (ez dira
asmatuak, horrela aurkituak baizik).
1.- Mezu hau eta [horren] eranskinak hartzaileari bakarrik zuzentzen
zaizkio...
2.- Ebazpen hau ez da irmoa, eta [haren] aurka gora jotzeko errekurtsoa
jar daiteke...
3.- Egintza honek ez du administrazio-bidea agortzen. [Beraren] aurka
gorako errekurtsoa egin daiteke...
Bi ohartxo, badaezpada. Bat: lehenbiziko erakuslea deiktikoa da kasu
guztietan (alegia, "mezu hau" egiazki "idatzi dudan mezu hau" da, eta
ebazpenaren eta egintzaren kasuan berdin). Bi: "mezu hau eta bere
eranskinak" aukera(n) baztertzekotzat daukat, "alkatea eta bere semea"
kasuan aukeran "haren" hobesten dugun arrazoi beragatik;
http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1234020764
Zuen iritzien zain. Eskerrik asko aurrez.
Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago