[itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Ots 18, 12:46:25, CET 2010
Aupa, Patxi:
Oker ez banago, "bere" baztertzekotzat jotzen da esanahi enfatikoa duelakoan. Dena den, nik uste dut gaur egun enfatikotasun hori aski edo zeharo higatua duela, egunerokotasunean egiazta daitekeenez. Horregatik, esan nahi dudana da egokia iruditzen zaidala, printzipioz, nahiko modu orokorrean erabilia izateko, betiere beste forma batzuk, beste batzuek nahiako izan ditzaketenak, baztertu gabe. Baina "bere" baztertu gabe: hori da esan nahi nuena, eta hori da nire iritzia.
Tira, egun ona pasa, eta etzi elkar ikusi arte. Eguzkia aprobetxatu.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: jueves, 18 de febrero de 2010 12:39
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak
Hirugarren oharra falta izan zait: nire ustez ere desegokia da "mezu hau eta
haren eranskinak". Eta "bere"ren kontua eztabaida genezake, ados; dena dela,
hor jarri ditudan esaldiak horrela aurkitu ditut, eta ez "bere"rekin
(denetarako hori ari zara proposatzen?). Mila esker.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago