[itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
Ast, Ots 18, 14:16:09, CET 2010


Erantzuna Juan Garziaren "kalko okerrak" liburuan dugu. 

Hona hemen Alberdi irakasle elgoibartarrak atera zuen Gramatika liburuaren inguruan egin zioten elkarrizketa batean, kazetariak galdetu eta Alberdik erantzun zuena:  

G.- Aitortuko dizut: zalantza izaten dut «haren», «bere», «beraren», «beren» eta «beraien» erabiltzeko garaian. 
E.-  Nik uste denok izaten dugula zalantza. Alde batetik, euskalki- en artean ez datoz ohiturak bat; eta bestetik, gaztelaniaren ziria dago, batez ere bere erabiltzen dugunean (gaztelaniazko «su» posesibo guztiak «bere» egiten ditugulako). Horien erabilerari buruzko proposamen bat EIMAk argitaraturiko Juan Garziaren Kalko okerrak liburuan aurki daiteke.  


Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Aristegieta, Xabier
Enviado el: osteguna, 2010.eko otsailak 18 12:46
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak

Aupa, Patxi:

Oker ez banago, "bere" baztertzekotzat jotzen da esanahi enfatikoa duelakoan. Dena den, nik uste dut gaur egun enfatikotasun hori aski edo zeharo higatua duela, egunerokotasunean egiazta daitekeenez. Horregatik, esan nahi dudana da egokia iruditzen zaidala, printzipioz, nahiko modu orokorrean erabilia izateko, betiere beste forma batzuk, beste batzuek nahiako izan ditzaketenak, baztertu gabe. Baina "bere" baztertu gabe: hori da esan nahi nuena, eta hori da nire iritzia.

Tira, egun ona pasa, eta etzi elkar ikusi arte. Eguzkia aprobetxatu.

Xabier

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Patxi Petrirena Enviado el: jueves, 18 de febrero de 2010 12:39
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak

Hirugarren oharra falta izan zait: nire ustez ere desegokia da "mezu hau eta haren eranskinak". Eta "bere"ren kontua eztabaida genezake, ados; dena dela, hor jarri ditudan esaldiak horrela aurkitu ditut, eta ez "bere"rekin (denetarako hori ari zara proposatzen?). Mila esker.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago