[itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Ots 18, 19:08:44, CET 2010
'Kalko okerrak' liburuan xehe azaltzen da anaforen kontua eta izenorde
anaforikoen erabilera, baina Patxik jarri duen adibidean berariaz aipatu du
lehen erakuslea deiktikoa dela, hau da, ez dela anaforikoa. Erreferente
unibertsal edo orohartzaile bat den kasuan lehen graduko erakuslea
erabiltzen dugu:
Adibidez, film bati buruzko kritika bat idaztean, "film honetan, film
hau..." idatziko dugu.
Baina idazkia ez bada horri buruzkoa, eta, besterik gabe, aurreko perpaus
batean aipatu den film bat eskuartean dugun perpausera ekarri nahi badugu
"film horretan / film hartan; film hori / film hura..." idatziko dugu.
Patxik galdetzen du, ondo ulertu badut, ea beraren adibideetako bakoitzean
'eta' lokailuaren ondoren datorren izenordaina nola ulertu behar den, ea
anafora hutsa den (eta, horrenbestez, anaforen jokora biltzekoa den) edo
beste zerbait den:
1.- Mezu hau eta [horren] eranskinak hartzaileari bakarrik zuzentzen
zaizkio...
2.- Ebazpen hau ez da irmoa, eta [haren] aurka gora jotzeko errekurtsoa
jar daiteke...
3.- Egintza honek ez du administrazio-bidea agortzen. [Beraren] aurka
gorako errekurtsoa egin daiteke...
Nik halakoak anaforatzat hartu izan ditut orain arte. Alegia, ez dut alde
handirik ikusten bi hauen artean:
-Mezua eta beraren eranskinak hartzaileari bakarrik zuzentzen zaizkio
-Mezu hau hartzaileari bakarrik zuzentzen zaio; mezuaren eranskinak ere ( =
haren eranskinak ere = beraren eranskinak ere) hartzailearei bakarrik
zuzentzen zaizkio.
> Lehenengo erakuslea (mezu HAU) deixi arrunta da, jakina: '(eskuartean
duzun / irakurtzen ari zaren) mezu hau'.
> Ondoren datorren izenordaina (BERAREN eranskinak) ez al da anafora hutsa?
Ez al da "mezu hau" berriro ez esateko/idazteko erabiltzen dugun
baliabidea?:
'Mezu hau eta (mezu hau)REN eranskinak hartzaileari bakarrik
zuzentzen zaizkio'
Ulertzen dut <mezu hau eta HAREN eranskinak> ez erabiltzea, HAREN horrek,
beharbada, irakurlea lehenago aipatutako beste mezu baten bila jar
lezakeelako (Hegoaldean, behintzat), baina BERAREN jarrita ez dut diot
aparteko arazorik ikusten:
1.- Mezu hau eta BERAREN eranskinak hartzaileari bakarrik zuzentzen
zaizkio...
2.- Ebazpen hau ez da irmoa, eta BERAREN aurka....
3.- Egintza honek ez du administrazio-bidea agortzen. BERAREN aurka...
Hortik aurrera pasatzerik ez dut lortu. Alegia, horiek ontzat ematen ditut,
eta ez dut lortu horietan arazorik ikusterik. Eskatzea libre denez, Juani
eskatuko nioke iritzia ematea edo argi egitea, haren *Joskera
lantegi*liburuari esker ikusi/ikasi bainuen nik erakusleen jokoa
anafora-kataforetan.
Alfontso
2010/2/18 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Erantzuna Juan Garziaren "kalko okerrak" liburuan dugu.
>>
>
> Liburu horren «Erakusleen testu-erabilerak (anafora/katafora)» atalean, 75.
> orrian, hain zuzen ere:
> http://ttiki.com/10657
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago