[itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
Or, Ots 19, 11:06:06, CET 2010


Hasierakora bueltatuta, erantzun praktikoa:
 

1.- Mezu hau eta  eranskinak hartzaileari bakarrik zuzentzen zaizkio...
2.- Ebazpen hau ez da irmoa eta hemen ebatzitakoaren  aurka gora ­jotzeko erre­kur­tsoa jar daiteke...
3.- Egin­tza honek ez du administrazio-bidea agor­tzen eta gorako errekur­tsoa sar dakioke...

Begoņa Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: osteguna, 2010.eko otsailak 18 12:18
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Mezu hau eta ____ eranskinak

Egun on:

Zalantza handi samarra darabilgu inguruan: 1. adibidean zer jarri behar den "eranskinak" hitzaren aurretik (edo ez den ezer jarri behar). Bestalde, iruditzen zait kasu bera dela 2. eta 3. esaldietan gertatzen dena (ez dira asmatuak, horrela aurkituak baizik).

1.- Mezu hau eta [horren] eranskinak hartzaileari bakarrik zuzentzen zaizkio...
2.- Ebazpen hau ez da irmoa, eta [haren] aurka gora ­jotzeko erre­kur­tsoa jar daiteke...
3.- Egin­tza honek ez du administrazio-bidea agor­tzen. [Beraren] aurka gorako errekur­tsoa egin daiteke...

Bi ohartxo, badaezpada. Bat: lehenbiziko erakuslea deiktikoa da kasu guztietan (alegia, "mezu hau" egiazki "idatzi dudan mezu hau" da, eta ebazpenaren eta egintzaren kasuan berdin). Bi: "mezu hau eta bere eranskinak" aukera(n) baztertzekotzat daukat, "alkatea eta bere semea"
kasuan aukeran "haren" hobesten dugun arrazoi beragatik;
http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1234020764

Zuen iritzien zain. Eskerrik asko aurrez.

Patxi



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago