[itzul] zerri(a) halakoa!
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
As, Urt 5, 14:54:51, CET 2010
Nafarroako gaur egungo erabilerari buruzko datuak ederki bildurik dauzkazu
Patxi Salaberri eta Juan Jose Zubiri ikertzaileen lan batean: *Biraoak.
Nafarroan bilduak* (Pamielak argitaratua).
Ongi izan,
Amaia
zorion zamakola<itzulzorion.zamakola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko urtren 05a 14:47):
> Gurean "majaderoa halakoa" baina "majadero hori" esaten da. Ez dauka
> arauzko
> baliorik, ordea.
>
> 2010/1/5 IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki <iibanez a bildua gipuzkoa.net>
>
> > Euskaltzaindiko JAGONETen egindako galdera eta erantzuna dauden daudenean
> > kopiatuta:
> >
> > "Galdera: Zein da zuzena, "lapur halakoa!" ala "lapurra halakoa!"? Eta
> > "alaena"rekin?
> >
> > Erantzuna: Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek
> > dakartza, besteak beste:
> > halakoa (1. liburukiko 614. or.): zatarra halakoa; astoa halakoa;
> > lotsagabea halakoa; arloteak halakoak; lapurrari halakoari; zakarra
> > halakoa...
> > alaena (1. liburukiko 598. or.): alferra, alaena; urde zikiņa ta alaena;
> > esteak aterata ez da ordaintzen ergel alen hori; eulimandoa, alena;
> > txoroflauta, alena; zurrutero alena; parregarri alenak; lapur alena;
> zantar
> > alena; zitala, alaena; makala, alena; ergel alaena...
> > Beraz, tradizio idatziaren arabera, "lapurra halakoa" da zuzena.
> Bestalde,
> > "lapurra, alaena" eta "lapur alaena" forma biak agertzen dira.
> >
> > Data: 2001/11/19
> >
> > Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna"
> >
> >
> >
> > Dena dela, orain sarean dagoen Orotarikoan, adibideren bat edo beste
> badago
> > mugagabean:
> >
> > "Refuerzo de un adj. peyorativo. v. alaen. Zatarra alakoa! (G-goi). A.
> > Astoa alakoa! (V-ger-m). Ib. Berriz orrelakorik aitatzen badizu, jaikiko
> > naiz ta burua puskatuko diot. Lotsagabea alakoa! Ag G 232. Amaika bidar
> jan
> > dik ire umien ogia eskallu, saskel, txotxolo, arloteak alakoak. Ib. 130.
> > Jaungoikoak badaki geure Iņaziok berak zenbat eman dion lapurrari
> alakoari.
> > Ib. 269. Astua, alako astua... Zezen gixajua... Berari sartuko niozke nik
> > zeretik. Urruz Zer 140. Txapela buruan zuela, aldiro egoten zan, zakarra
> > alakoa! ardantegiko atarian. A Ardi 123. Kertenak alakoak! Ib. 52. Ze
> > denganiņo biar daustazube, barritxuok alakuok? Kk Ab I 69. Errie onan
> > engaņau dozuenok, zer merezidu dozue, bergantiok alakuok? Kk Ab II 40.
> Baņa
> > zoro, ergel, tentel, zentzunbako, burubako, alako orrek, ori egingo euan
> > egin? Otx 135. Ugazaba negarrez ikusi ixan ba'leue, eurak be negarrez
> asi,
> > naiz-ta gogo barik, sabeltsuri alakuak. Ib. 170. Txiro naiz aberatsai
> negar
> > eragittian zuben poz eta atsegin gustijak imintten dozubezanok, alakuok!
> Ib.
> > 72. Oraingotan bai bialduko gaiauzala bakaldunak antseziperdi; eta ondo
> > egingo yauk, ire erruz, galuts, etoi, alakuori! Ib. 175. Zuaz aurreko
> > estanku ortara; andria erdi itxu alakua da eta baliteke pasatzia. Iraola
> 74.
> > Gure kotxian badator seņora bat, aguardinta alkanforatu usai pestia
> botatzen
> > duela, erdi pasatu alakua. Ib. 129."
> >
> >
> > Ereduzko prosan ere bietara daude. Esate baterako, Patxi Zubizarretak
> > "Mirarien kalezuloa" lanean beti sistematikoki mugagabean, eta Jose
> > Moralesek "Arima hilak" lanean, berriz, beti mugatuan:
> >
> > "Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz
> > (Alberdania-Elkar, 2006)
> >
> >
> > 1. Orr.: 20
> > -Ekarriok kafea poetari, alferrontzi halakoa!
> > 2. Orr.: 34
> > Eta Raduan Husainik, Husain onbera eta urrikaltsuak, iskanbila
> batean
> > hartu zuen emazte lotsagabe halakoa.
> > 3. Orr.: 107
> > -Mihia txulora, txolin halakoa!
> > 4. Orr.: 125
> > Libertino halakoa!
> > 5. Orr.: 135
> > -Tea edaten ari al haiz, putakume halakoa!
> > 6. Orr.: 135
> > -Zer nahi duk, kirten halakoa, ene familiaren hondamena?
> > 7. Orr.: 136
> > -Eta gainera hire potikoa defendatzearren ni jo, gizatxar halakoa!
> > 8. Orr.: 170
> > -Zer esan nahi duk, zizare halakoa?
> > 9. Orr.: 173
> > -Deabru halakoa!
> > 10. Orr.: 184
> > -Goi mailako senargai bat, goi mailakoa, amestu ere ezingo hukeena,
> > urdanga halakoa!
> > 11. Orr.: 186
> > -Koitadu halakoa!
> > 12. Orr.: 208
> > Madarikatu halakoa!
> > 13. Orr.: 213
> > Egunean zehar nozitutako larritasunaz oroiturik, haserre, bere
> baitan
> > egin zuen: "Zoro halakoa!
> > 14. Orr.: 238
> > -Ahantzi zure zakur ametsak, lotsagaldu halakoa - aurre egin zion.
> > 15. Orr.: 252
> > Bekatari bihozgabe halakoa.
> > 16. Orr.: 269
> > Ez al gintuan, bada, arnegatu, malestruk halakoa?
> > 17. Orr.: 293
> > Zu gabe oso bakarrik egon naiz, frikun halakoa!
> > 18. Orr.: 302
> > Ergel halakoa!
> > 19. Orr.: 308
> > -Zoaz hemendik, bele halakoa!
> > 20. Orr.: 308
> > Orain harropozturik egongo zara, noski, sugegorri halakoa...
> > 21. Orr.: 311
> > -Ero halakoa!
> > 22. Orr.: 316
> > Oilobusti halakoa.
> > 23. Orr.: 321
> > -Bildots halakoa, Sakrifizioen jaian zintzur egin beharko liakete.
> > 24. Orr.: 336
> > -Gezurti halakoa!
> > 25. Orr.: 356
> > Oilobusti halakoa!"
> >
> > "Arima hilak, Nikolai Gogol
> > (Ibaizabal, 1998)
> >
> >
> > 1. Orr.: 66
> > Ez diat gauza itsusirik irakatsiko, lotsagabea halakoa!
> > 2. Orr.: 76
> > [...], eta usin egin zuen berriro, hain ozenki, ezen une horretan
> > leihora inguratu berria zen indioilar batek - leihoa lurretik oso hurbil
> > zegoen - zerbait murduskatu baitzion, hitzetik hortzera eta oso azkar,
> bere
> > hizkuntza bitxian - "Egun on", seguraski -, eta Txitxikovek "Ergela
> halakoa!
> > - erantzun zion.
> > 3. Orr.: 118
> > Jasanezinak zaizkidak hain gizon txepelak! - eta ozenki gaineratu
> zuen
> > -: Tira, deabruak eramango ahal hau!, hoa emaztearengana, gixonerdia
> > halakoa!
> > 4. Orr.: 118
> > - Ergela halakoa! - esan zuen Nozdriovek, leiho aurrean zutik eta
> > koinatuaren kotxeari so -.
> > 5. Orr.: 125
> > Bilaua halakoa, zornezorro zikina!
> > 6. Orr.: 131
> > - Hara, ezin duk, doilorra halakoa!
> > 7. Orr.: 135
> > "Gizatxarra halakoa! - zioen Selifanek bere kolkorako -.
> > 8. Orr.: 137
> > - Egin atzera, zozoa halakoa! - zioen oihuka beste gidariak.
> > 9. Orr.: 157
> > "Dirugosea halakoa! -, esan zuen Txitxikovek bere artean, eta ozenki
> > gaineratu zuen gero, haserre samar:
> > 10. Orr.: 315
> > - Astaputza halakoa!
> > 11. Orr.: 331
> > [...], haren egoera tamalgarriaren berri jakinik, dirua bildu zuten
> > guztien artean, premiazko zitzaizkien gauza asko saldurik; Pavlusha
> > Txitxikovek, batere ondasunik ez zuela aitzakiatzat jarririk, bost
> kopekeko
> > txanpon xehe bat besterik ez zuen eman, eta ikaskide ohiek aurpegira
> jaurti
> > zioten, esanez: "Zekena halakoa! -.
> > 12. Orr.: 358
> > Kirtena halakoa!
> > 13. Orr.: 367
> > - Andretxo zekena, ezdeusa halakoa!
> > 14. Orr.: 385
> > Batak, inondik ere, hortz artetik murduskatu zuen: "Astakirtena
> > halakoa! -; eta besteak, berriz, zerriak gogorarazten zituen zerbait esan
> > zuen ahapeka.
> > 15. Orr.: 415
> > Erakutsi liburuak! - Dena miatzen hasi ziren. "Iruzurgilea halakoa!
> -
> > Harrapatu, lotu, hirira eraman, eta urte bat eta erdi eman zuen
> espetxean.
> > 16. Orr.: 420
> > - Astakirtena halakoa!
> > 17. Orr.: 454
> > "Ergela halakoa, astakirtena alaena, babo arraioa! - zioen
> Txitxikovek
> > bere kolkorako -.
> > 18. Orr.: 521
> > - Gezurtia halakoa! - egin zuen garrasi printzeak, haserre bizian
> -."
> >
> >
> > Beraz?
> >
> >
> >
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren
> > izenean: Xabier Mendiguren
> > Bidaltze-data: lunes, 04 de enero de 2010 13:41
> > Nori: ItzuL
> > Gaia: [itzul] zerri(a) halakoa!
> >
> > Nola behar du esamolde horrek:
> >
> > tonto halakoa ala tontoa halakoa?
> >
> > ahoz biak nahastu egiten dira, baina idatziz aukera egin behar.
> >
> > argigarria izan liteke plurala akaso; nola esaten duzue:
> >
> > tonto halakoak ala tontoak halakoak?
> >
> >
> > Inork datu edo iritzi sendo samarrik balu, aldez aurretik mila esker.
> >
> > X.
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago