[itzul] San Pelayo-Arene "mendatea"
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Al, Urt 11, 11:11:12, CET 2010
Egun on, Garikoitz eta gainerakook
Zuk aipatzen duzuna dela eta, tamainaren kontua edo, inoiz ere niri antzera gertatu zait, baina herri erabileran ematen du ondo egon litekeela. Antzeko kasuren bat aipatzearren,Laudio eta Okondoren arteko muga batek tontorra egiten du, izena "Garate" duela, 'puerto de altura' beraz, baina izatez ez da hain handia, garaia..., 500 mt?. Badaude beste kasu batzuk.
Agur bero bat,
Bittor Arbizu
------------------
Message: 8
Date: Fri, 08 Jan 2010 12:12:45 +0100
From: Garikoitz Etxebarria <garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
To: itzul <itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] San Pelayo-Arene "mendatea"
Message-ID: <4B47132D.2070800 a bildua uribekosta.org>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed
Eguraldi txarra dala-eta, hainbat errepide itxita dagoz.
Euretako bat, azken aldian kategoria horretara "igo" dabe,
Bakiotik Bermeora ( edota) Bermeotik Bakiora doan errepidean, dagoen
gaina, orain " mendate" da.
Izan ere, aldapa batetik zein bestetik joanda dago, nabariagoa Bakio
aldetik, Bermeotik baino,
http://www.tagzania.com/pt/san-juan-gaztelugatxe-1
Errepide hori BI -3101, da. Gaur egun, udazkenetik, ibilgailuentzako
itxita, zarratuta dago, orain dala urte biko euriteen eraginez
lurra, mendia jausi egin zalako, lurrak nar eginda
hiru-lau aldiz. Uda inguruan zabalik izan da, ibilgailuak txandaka
pasatu dira, eta bide batez, hori dala-eta, errepide zati barria
egingo da, Bizkaiko Foru Aldundiak egingo dau .
http://www.bakio.org/bakio/de/bi-3101-bakio-bermeo-errepidea-neguan-itxita.asp?cod=13729&nombre=13729&nodo=&sesion=14
Baina tira, horreri "mendate" / puerto de montaña deitzea, lar
deritzot.
Garikoitz
--
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea
Euskera Zerbitzua
Garikoitz Etxebarria
euskera a bildua uribekosta.org
Gatzarrine 2
48600 Sopelana Bizkaia
? 946762674
*
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago