[itzul] Meskita / mezkita eta Zehazki hiztegiaren agintea
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Urt 14, 13:15:28, CET 2010
Nik ez diot esango Asierri zein apaletan zein liburu jarri behar duen.
Hiztegi Batuaren 2. itzulia egiten ari da orain Euskaltzaindiak, denok
dakigun moduan. E letraraino argitaratua dago 2. itzulia.
Lehen itzulian ez zen sartu <meskita/mezkita> hitza.
Bigarren itzulian hitz hori sartzea proposatuko du Hiztegi Batuko
lantaldeak. Eta hauxe da proposamena (gero, euskaltzainek nahi dutena
erabakiko dute: hitza sartzea edo ez sartzea, hasteko; eta, sartzekotan,
zein grafiaz):
*meskita *iz.
meskita* e. *meskita*
Alegia, <meskita> grafia onartzea eta <mezkita> grafia gaitzestea.
Norberak erabaki behar du nola jokatu arautzen ez den bitartean. Nik,
adibidez, gaur egungo erabilera nagusiari erreparatuko nioke (Ikus,
adibidez, Ereduzko Prosa).
Alfontso
2010/1/14 Asier Sarasua <asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org>
> Kaixo.
>
> Euskaltermek, Elhuyarrek, Labayruk eta 3000k "meskita" idatzi behar dudala
> esan didate. Gaur ikusi dut Zehazki hiztegia EHUren webgunean kontsulta
> daitekeela, eta hor "mezkita" dakar:
> http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=mezquita
>
> Gainera, zera dio: "/meskita/ idaztea /Biskaia/ idaztea bezalaxe da"
>
> Oro har, zalantza bat daukat Zehazki hiztegiarekin: beste hiztegi eta
> corpus batzuetan ematen den informazioaren parekoa dela ulertu behar dut,
> ala goragoko apal batean jarri behar dut? Ia ia Euskaltzaindiaren hiztegi
> "ofizioso" bezala?
>
> --
> Hurrengo arte.
> --
> Asier Sarasua Garmendia
> -------------------------
> Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
> Centro de Estudios Ambientales
> -------------------------
> Olarizuko etxaldea-Casa de la Dehesa de Olarizu
> 01006 Vitoria-Gasteiz
> E-mail: asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
> Tfnoa: 945 162696
> http://cea.vitoria-gasteiz.org
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago