[itzul] Meskita / mezkita eta Zehazki hiztegiaren agintea

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Urt 14, 13:32:10, CET 2010


OEHn hau bakarrik:

mezkita
	

mezkita (Lar).

Mezquita. Mauruak sarzen diradenean beren mezkitan. Ber Trat 30v.
Arabiar eliza edo mezkita zaarra. Anab Aprika 14. Mezkitaetako dorre
luze lautuak. Ib. 53.


Ez dakit zerk pentsaraz lezakeen Zehazkik aginte edo itzal handiagoa
duela bestek baino (nik ez jakitea ez da esanguratsua, hala ere),
Sarasolafobiagatik ez bada, behintzat.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Elhuyar Fundazioa
Bidaltze-data: osteguna, 2010.eko urtarrilak 14 13:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Meskita / mezkita eta Zehazki hiztegiaren agintea

Nik ez diot esango Asierri zein apaletan zein liburu jarri behar duen.

Hiztegi Batuaren 2. itzulia egiten ari da orain Euskaltzaindiak, denok
dakigun moduan. E letraraino argitaratua dago 2. itzulia.
Lehen itzulian ez zen sartu <meskita/mezkita> hitza.
Bigarren itzulian hitz hori sartzea proposatuko du Hiztegi Batuko
lantaldeak. Eta hauxe da proposamena (gero, euskaltzainek nahi dutena
erabakiko dute: hitza sartzea edo ez sartzea, hasteko; eta, sartzekotan,
zein grafiaz):

*meskita *iz.

meskita* e. *meskita*

Alegia, <meskita> grafia onartzea eta <mezkita> grafia gaitzestea.

Norberak erabaki behar du nola jokatu arautzen ez den bitartean. Nik,
adibidez, gaur egungo erabilera nagusiari erreparatuko nioke (Ikus,
adibidez, Ereduzko Prosa).

Alfontso




2010/1/14 Asier Sarasua <asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org>

> Kaixo.
>
> Euskaltermek, Elhuyarrek, Labayruk eta 3000k "meskita" idatzi behar
dudala
> esan didate. Gaur ikusi dut Zehazki hiztegia EHUren webgunean
kontsulta
> daitekeela, eta hor "mezkita" dakar:
> http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=mezquita
>
> Gainera, zera dio: "/meskita/ idaztea /Biskaia/ idaztea bezalaxe da"
>
> Oro har, zalantza bat daukat Zehazki hiztegiarekin: beste hiztegi eta
> corpus batzuetan ematen den informazioaren parekoa dela ulertu behar
dut,
> ala goragoko apal batean jarri behar dut? Ia ia Euskaltzaindiaren
hiztegi
> "ofizioso" bezala?
>
> --
> Hurrengo arte.
> --
> Asier Sarasua Garmendia
> -------------------------
> Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
> Centro de Estudios Ambientales
> -------------------------
> Olarizuko etxaldea-Casa de la Dehesa de Olarizu
> 01006 Vitoria-Gasteiz
> E-mail: asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
> Tfnoa: 945 162696
> http://cea.vitoria-gasteiz.org
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago