[itzul] Gogeta eragiteko.
Diez de Ultzurrun
ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Lar, Uzt 3, 11:35:04, CEST 2010
Agur eta ohore:
Bat, akaso foro hau ez da daitekeenik egokiena itzulpengintzaz haratagoko solas eta debateendako.
Dena dela, interesgarri litzateke jakitea Ana Etxaideri hori erran omen zioten nafar haiek (euskaraz egin arren ez zirela "euskaldun" sentitzen) zer nahi zuten aditzera eman --hori Ana Etxaidek berak beharko luke zehaztu... Hala nola interesgarri ere izan litekeen jakitea aitorpen hori euskaraz ala gaztelaniaz egin ote zioten...?
Hortxe egon daiteke koxka. Egia erran, nik ezagutu ditut nafar euskaldunak, erraten zutenak nafar-euskaldunak zirela, harro erran eta aitortu ere, baina ez zirela "baskoak"; ez baita gauza bera nafar askoren ustez...
Ai, eta bertze gauza bat: Nafarroan (eta Araban eta Bizkaian) eskualde batzuetan (mendeen joanean kokatutako etorkin euskaldunez kanpo) ez da izan euskararen lekukotasun historikorik; Mitxelenak berak aitortzen omen zuen hori... eta ez da izan hori dioen jakintsu eta ikertzaile itzaldun bakarra.
Beraz, bat nafar izan daiteke eta ez euskaldun eta ez "basko", eta ez da, ene irudikoz, deus gertatzen hargatik.
Alta, inor asaldatzen hasi baino lehen: nafar gehienak "euskaldun" izan omen gara beti... Are gehiago, garai batean "navarro"k "uskaldun" erran nahi omen zuen.
Pedro Diez de Ulzurrun Sagalá
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Eneko Gotzon Ares
Bidaltze-data: sábado, 03 de julio de 2010 8:46
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Gogeta eragiteko...
On 02/07/2010, at 10:32, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
>>> Nafarroan baziren euskaraz egin arren euskaldun sentitzen ez
>>> zirenak...
Ene arimaren euskal eta nafar eskualdeetatik gogoeta hau da jalgitzen:
Inperialek Noainen garrasi, zauri eta heriotza artean burujabetza
kendu zigutela eta Iruñea geurean Ziutatela inposatu.
Inperialek Nafarroako Konkista arestian burutu zutela, Nafar Erresuma
berreskuratze saiakera ugarietan iruindarrek esku hartze ekile eta
zuzena zutelako, 1569an Antonelli ingeniariak Filipe II.a
enperadoreari berri hau eman zion: Orain Iruñea metropoli baino muga
da... Gaztelu arras nagusi bat eduki behar du, bizirik bait dirau
berezko erregearen agintearen oroimena... beharrezko da heuren
borondatea oraindik baita indarrez ziurtatzea... Eraikuntza kanpo
arriskuez defendatzeko balioko du, baina baita barnekoez. Eta
inperialek Ziutatela eraiki zuten (<http://es.wikipedia.org/wiki/Ciudadela_de_Pamplona
>).
Alicia Cámara, Muraria obran: "La Ciudadela debe ser entendida como
una forma de dominar una ciudad de la que era posible esperar una
rebelión".
Contarini enbaxadorea: "todos los de este reino tienen odio a los
españoles y desean que vuelva su rey natural, Juan de Albret".
Euskaraz egin arren euskaldun sentitzen ez zirenak, noizko dira,
konkista aurreko edo ondorengo?
Bake eta Justizia.
--
Eneko Gotzon Ares.
Donostia.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago