[itzul] Gogeta eragiteko.
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Al, Uzt 5, 11:26:40, CEST 2010
Ez da kontu erraza planteatzen duzuena, baina zoritxarrez maiz gertatzen dena Nafarroan.
Jakina, ez da berdin testu formal batean nola adierazi beharko litzatekeen hori, edo nola esaten den lagunartean edo kaleko hizkeran.
Ez da hain harrigarria batzuei aditzea "que hablan vasco", baina nafarrak direla, ez "vasco". Horiek berek, noski, euskaraz ari direla, euskaldunak direla esanen dizute.
Paradoxa hori euskaraz adierazteko, soluzio bat da noski "euskal herritarra", baina susmoa dut ez dela erabiltzen testu formaletatik kanpo. Ez dut herexia handia den ala ez, baina niri normal samarra egiten zait honela adieraztea, maileguarekin alegia: "Euskalduna da, ederki egiten du euskaraz, baina ez da "vasco" sentitzen".
Fernando
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago