[itzul] Nik enkargatua izan nahi nuen...
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Uzt 12, 17:54:24, CEST 2010
Bat nator Asierrekin. "Responsable" da ordain bereziagoa eskatzen
duena, nik uste, eskatzekotan (erabilera arruntetarako, aski izaten
da, hor ere, "arduradun")..
Asierrek eman dituen ordainez gainera, beste aukera bat, orokorragoa
"(zerbaiten) erantzule" litzateke, nire iritziz: dena delakoaren
erantzunkizuna duena; egitekoaren betebeharrei erantzun behar diena.
Kalkoa da, noski, baina ez dirudi "reconocer=ezagutu" baino kalko txarragoa.
2010/7/9 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>:
>
> «Taldeburu» hitza oso polita iruditzen zait, baina uste dut arazoaren konponbidea «encargado» = «arduradun» egitea dela.
>
> · encargado de equipo: lantaldearen arduraduna
> · encargado de edificio: eraikinaren arduraduna
> · encargado de fotocopiadora: fotokopiagailuen arduraduna
>
> «Responsable» zelan? «Programaburu», «proiektuburu», «arloburu»...
>
>
> Asier Larrinaga
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago