[itzul] ¿De qué murió?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Uzt 21, 10:10:14, CEST 2010


Naturalena, nire inguruan, "dena delako gaitzak jota hil zen" da ("zer
gaitzekin/gaitzetatik hil zen?"). "Minbizi(a)z" formala, alde
honehizkera bizietan, "kantzerra(re)kin" edo "kantzerra(ga)z" izaten
da.

Gaisotasunak ez direnekin, "zertatik" aukeratuko nuke, zalantzarik
gabe: "han hartutako kolpetik hil", "disgustutik hil". Hona, adibidez,
gure Patxiren izendeiturakide zahar ospetsuaren bertsoa:


Batek oju egin zuben
denak sangratzeko,
bazala motibua
SUSTOTIK HILTZEKO;
zezena etzeguan
berriz barkatzeko,
lanzeta zorroztubak
tripatik sartzeko.



2010/7/21 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>:
> Ez daukat nik ezer "Zerk hil zuen" esaldiaren kontra, jakina, baina Koldok
> zeharka bezala aipatu duen beste bat ere aitzakiarik gabea iruditzen zait:
> "Zertaz hil zen?". Erantzunerako ere egokia baita -z kasu hori: "minbizi(a)z
> hil", "tuberkulosi(a)z hil"...
>
> Interneten "zertaz hil" bilatuta, ageri dira adibideak. Hona hemen pare bat:
>
> - FLORINDO: Zertaz hil h**uen? (Carlo Goldoniren "Arlekino, bi nagusiren
> serbitzari" antzerki-obra, Xabier Mendigurenek itzulia, 1983).
>
> - Eta zertaz hil zen? ("Jakintzaren arbola", Pio Baroja / Josu
> Zabaleta, Alberdania-Elkar,
> 2006).
>
> Garbi dago "goseak hil", "hotzak hil" eta abar esapide guztiz jatorrak
> direla. Baina baditugu, horien ondoan, "gosez hil", "hotzez hil" eta beste
> sail luze bat. Gainera, Koldo, zeuk aipatu duzun "istripuan hil" horrek ere
> badu bere bikoa, "istripuz hil" hain zuzen ere ("atentatuz hil" eta halakoak
> ere ageri dira testuetan, prentsan gehienbat, eta niri zilegi iruditzen zait
> halako kasuetan ere analogia edo dena delakoa).
>
> Egia da, orobat, halako kasuetan azpian dagoen galdetzailea "nola" dela
> pentsa dezakegula, eta bilatzen ari garena beste gauza bat dela (ez oso
> urruti dagoena baina desberdina: "zeren ondorioz / zergatik / zertatik /
> zertaz" edo halako zerbait adieraziko duen forma bat, hain zuzen. Hor
> sartzen ditut nik hasieran aipatutako bi adibideak, eta pareko egitura ageri
> da honako esaldi honetan ere:



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago