[itzul] ¿De qué murió?

zorion zamakola itzulzorion.zamakola a bildua gmail.com
Ost, Uzt 21, 11:35:08, CEST 2010


Gure inguruan "zelan hil zan?" izango litzake galdera (behintzat halaxe
etortzen zait belarrira) eta erantzuna, berriz, "minbiziak jota hil zen",
"bihotzekoak jota hil zen", "gripeak jota hil zen", ...
Ez daukat belarria baino oinarri gehiagorik hori esateko....



2010/7/21 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>

> Naturalena, nire inguruan, "dena delako gaitzak jota hil zen" da ("zer
> gaitzekin/gaitzetatik hil zen?"). "Minbizi(a)z" formala, alde
> honehizkera bizietan, "kantzerra(re)kin" edo "kantzerra(ga)z" izaten
> da.
>
> Gaisotasunak ez direnekin, "zertatik" aukeratuko nuke, zalantzarik
> gabe: "han hartutako kolpetik hil", "disgustutik hil". Hona, adibidez,
> gure Patxiren izendeiturakide zahar ospetsuaren bertsoa:
>
>
> Batek oju egin zuben
> denak sangratzeko,
> bazala motibua
> SUSTOTIK HILTZEKO;
> zezena etzeguan
> berriz barkatzeko,
> lanzeta zorroztubak
> tripatik sartzeko.
>
>
>
> 2010/7/21 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>:
> > Ez daukat nik ezer "Zerk hil zuen" esaldiaren kontra, jakina, baina
> Koldok
> > zeharka bezala aipatu duen beste bat ere aitzakiarik gabea iruditzen
> zait:
> > "Zertaz hil zen?". Erantzunerako ere egokia baita -z kasu hori:
> "minbizi(a)z
> > hil", "tuberkulosi(a)z hil"...
> >
> > Interneten "zertaz hil" bilatuta, ageri dira adibideak. Hona hemen pare
> bat:
> >
> > - FLORINDO: Zertaz hil h**uen? (Carlo Goldoniren "Arlekino, bi nagusiren
> > serbitzari" antzerki-obra, Xabier Mendigurenek itzulia, 1983).
> >
> > - Eta zertaz hil zen? ("Jakintzaren arbola", Pio Baroja / Josu
> > Zabaleta, Alberdania-Elkar,
> > 2006).
> >
> > Garbi dago "goseak hil", "hotzak hil" eta abar esapide guztiz jatorrak
> > direla. Baina baditugu, horien ondoan, "gosez hil", "hotzez hil" eta
> beste
> > sail luze bat. Gainera, Koldo, zeuk aipatu duzun "istripuan hil" horrek
> ere
> > badu bere bikoa, "istripuz hil" hain zuzen ere ("atentatuz hil" eta
> halakoak
> > ere ageri dira testuetan, prentsan gehienbat, eta niri zilegi iruditzen
> zait
> > halako kasuetan ere analogia edo dena delakoa).
> >
> > Egia da, orobat, halako kasuetan azpian dagoen galdetzailea "nola" dela
> > pentsa dezakegula, eta bilatzen ari garena beste gauza bat dela (ez oso
> > urruti dagoena baina desberdina: "zeren ondorioz / zergatik / zertatik /
> > zertaz" edo halako zerbait adieraziko duen forma bat, hain zuzen. Hor
> > sartzen ditut nik hasieran aipatutako bi adibideak, eta pareko egitura
> ageri
> > da honako esaldi honetan ere:
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago