[itzul] ¿De qué murió? [Ea orain, baina 3. aldia da saitzen naizena]

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 21, 12:21:46, CEST 2010


Koldok egindako galderaren harian, niri ere “Zertatik hil?” galdera nahiko
arrunta egiten zitzaidan, baina erantzunetan ez nekien zenbaterainoko
tradizioa zuten halakoek (nahiz niri ere posibleak iruditu hauen itxurakoak:
“Bihotzetik hil zen.” “Biriketatik hil zen.”)

OEHren testu corpusean begiratuta, segidakoak behintzat aurkitu ditut,
gehienak hegoaldekoak, baina baita iparraldeko Hiriart Urrutirena (eta
Miranderena), eta bide horretatikoa izan litekeen Leizarragarena ere (bigen
edo hiruren testimoniajetik hiltzen zen). Ez dut aurkitu batere “Zertatik
hil” segidarik.

- Nik onetatik ill bear det: 
 (Kardaberaz)
- Sakristaua sustotik ill zan, ta beste asko gaizkitu ziran. (Kardaberaz)
- Anitz eta anitz ziran artatik ilzen ziranak (Mendiburu)
- Batek oju egin zuben  denak sangratzeko,  bazala motibua  sustotik
iltzeko;  zezena etzeguan  berriz barkatzeko,  lanzeta zorroztubak  tripatik
sartzeko. (Xenpelar)
- 
, eta orduan ere gerorako uzten dute lan au, zerren egun artan, ordu
artan gaitz artatik hill uste ezduten. (G. Arrue)
- Lengo arratsian ere bazeguan arkume bat artza añakua eta zer egin niyon?
sartu niyon lepotik labana eder bat eta, nola ta zergatik jakin gabe, etorri
zitzaiyon min bat eta artatik il zan. (M. Soroa)
- Yainkoak ondu begi, onozkero gaitz ontatik ilgo dira-ta. (Orixe)
- Uste det urak zituala gorputzean, eta artatik illa izan bear zuan, 
 (S.
Salaberria)


- Ordu berean sukar usteletik hil zen Hazparnen Hazketan neskato gazte bat;

 (Hiriart-Urruti)
- Barrandan jartzen ziren etxe-kantoinetan; iragaile soil bat zekusatenean,
gaitzeko kaska bat emaiten zioten burutik behera eta kaskatik hiltzen zen.
Batak burdin barra bat erabiltzen zuen helburu hortarakotz; besteak gomazko
bat, malgu (muellea) eta berunez loditua. (Mirande)

- Baldin zenbeitek menospreziatu balu Moysesen Legea, miserikordiarik batre
gabe, bigen edo hiruren testimoniajetik hiltzen zen. (Leizarraga)

Ondo izan

Bittor


=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================


-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Koldo Biguri
Sent: Tuesday, July 20, 2010 11:22 PM
To: ItzuL
Subject: [itzul] ¿De qué murió?

Kaixo, lagunok:
 
Ohituta gaude esaten "minbiziagatik hil zen" edo "istripuan hil zen" edo
"goseak hilda egon"; baina "¿de qué se murió...? galdetzeko orduan, arazoak
gehiago dira: "Zertatik hil zen?" ikusi dut nonbait, baina hain zuzen gero
ez dugu erantzuten "minbizitik hil zen"; berdin "zertaz hil"; "nola hil" ere
ez da zehatza. Eta "minbiziagatik" erantzunari legokiokeen "Zergatik hil
zen" ez da oso itxurosoa; "Zerk hil zuen" gogor samarra,
pertsonalizazioagatik. 
Zer iruditzen zaizue? Irtenbiderik bai? (galderatik, ez heriotzatik,
jakina).


K. Biguri

 


      




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago